56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ELGORRIAGA

Eremu publikoetan hainbat konponketa egiteko obren kontratua. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Elgorriagako Udalak 2009ko martxoaren 10ean hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: Elgorriagako eremu publikoetan hainbat konponketa egiteko obrak. Kontratazio mota: kontratu txikia. Esleipenaren zenbatekoa: 14.228,49 euro, BEZa kanpo. Lanak egiteko epea: 3 hilabete. Esleipen hartzailea: Pitti Eskabazioak, S.L. B-31809106.

Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretarako 4 langile hartuko dira eta beste 4k enplegua mantenduko dute.

Elgorriagan, 2009ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Santos Irurueta Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L0914520