56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BURLATA

Obrak behin-betiko esleitzea, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren kargura; 9/2008 Errege Lege Dekretua

Sektore Publikoaren Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedaturikoari jarraiki, Burlatako Udalak erabaki zuen, 2009ko martxoaren 25ean, honako kontratu hau behin-betiko esleitzea.

Kontratuaren xedea: Burlatako Udalaren Jauregitxoa zaharberritzeko obren kontratua. II.Fasea

Prozedura: irekia, erregulazio armonizatuaren menpe ez dagoena, eta presako tramitazioa, Sektore Publikoaren Kontratuen 30/2007 Legearen arabera.

Enpresa esleipen-hartzailea: Construcciones ACR, S.A.

Esleipenaren zenbatekoa: 1.098.713,42 euro, BEZa kanpo.

Obrak egiteko epea: 199 egun natural.

Enpleguaren sustapena: obran ariko diren langileak 22 izanen dira. Langile propioak, 12 (horietariko 2 lanaldi erdian) eta langabeziatik etorritako langile kontratatuak, 10.

Burlatan, 2009ko apirilaren 24an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0914739