56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BURLATA

Obrak behin betiko esleitzea, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren kargura (9/2008 Errege Lege Dekretua)

Sektore publikoaren kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, Burlatako Udalak erabaki zuen, 2009ko martxoaren 25ean, honako kontratu hau behin betiko esleitzea.

Kontratuaren xedea: udal igerilekuetako taberna berritzea.

Prozedura: irekia, ez erregulazio armonizatuaren menpekoa, eta presako tramitazioarekin, Sektore publikoaren kontratuei buruzko 30/2007 Legearen arabera.

Enpresa esleipen hartzailea: Obras Especiales de Navarra, S.A.

Esleipenaren zenbatekoa: 187.088,77 euro, BEZa kanpo.

Exekuzio epea: 35 egun natural.

Enpleguaren sustapena: obran 10 langile ariko dira. Langile propioak, 5, eta langabeziatik etorritako langile kontratudunak, 5.

Burlatan, 2009ko apirilaren 24an.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0914553