II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BAKAIKU
Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsean sartutako obra. Behin-behineko esleipena
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 35/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Osoko Bilkurak 2009ko apirilaren 24an hartutako erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau:
Obra: Bideberrialde kalea eta Barrenkale bidea zolatzea, Bakaikun, Nafarroa.
Finantzabidea: Ekonomia Suspertzeko Estatuaren Funtsa. 9/2008 ELD.
Esleipen bidea: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.
Esleipenaren prezioa: 59.822 euro, BEZa kanpo.
Esleipen hartzailea: Construcciones y Excavaciones Ibáñez S.L.; IFK: B31500937
Bakaikun, 2009ko apirilaren 27an.-Alkatea, Eduardo Urrestarazu Fernández.
Iragarkiaren kodea: L0914707