56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ANDOSILLA

Kontratuaren behin betiko esleipena, Ekonomia Suspertzeko Estatuaren Funtsean sarturiko obra baterako,
9/2008 Errege Lege Dekretua

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Andosillako Udalak 2009ko apirilaren 28an hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: Andosillako futbol zelaiaren inguruko urbanizazio lanak.

Tramitazioa eta prozedura: presakoa eta irekia.

Enpresa esleipen-hartzailea: Compactaciones y Nivelaciones Pardo, S.L., Andosilla (Nafarroa).

Esleipenaren zenbatekoa: 263.915,50 euro (BEZa barne).

Lanak egiteko epea: 105 egun natural.

Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretan 19 langile ariko dira, 5 enplegu berriarekin eta 14 enplegua mantentzeko.

Andosillan, 2009ko apirilaren 28an.-Alkatea, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0914590