56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ANDOSILLA

Belarren errentamendua

Prado de Vallalenguako Batzarrak plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du Prado de Vallalenguako belarrak errentan emateko, bost urterako, hain zuzen ere aurtengo uztailaren lehenetik 2014ko ekainaren 30era bitarte, udal bulegoetan diren baldintzei jarraituz.

Proposamenak, behar bezala eginbideturik, datorren ekainaren 12ko 13:00ak baino lehen aurkeztuko dira, Batzarreko bulegoetan dagoen ereduari jarraituz. Pleguak ondotik irekiko dira, betiere bulegoetako erregistro orokorren epearen barruan eta ezarri bezala aurkeztu badira.

Andosillan, 2009ko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0914093