56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALTSASU, OLAZTI ETA ZIORDIAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Funtzioak eskuordetzea

Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak 2009ko martxoaren 23an honako ebazpena eman zuen:

"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsi baitzen erregelamendu hori),

Ebatzi dut:

1. Fernando Fusté Martín lehendakariordea eskuordetzea, aurtengo martxoaren 24tik maiatzaren 24 arte, biak barne, lehendakariak dituen eginkizunetarako.

2. Ebazpen hau Fernando Fusté Martín jaunari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Altsasun, 2009ko martxoaren 24an.-Lehendakaria, María Josefa Notario Grados.

Iragarkiaren kodea: L0913615