56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate-burutzaren delegazioa

2009ko apirilaren 6an, Iruñerriko Mankomunitateburuak 102/2009 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Mankomunitateko estatutuen 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, presidenteordeari dagokio Mankomunitateko burua ordezkatzea bere zeregin guztietan, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko. Eta horretarako, aldez aurreko delegazio espresua egin behar da. (Toki Korporazioen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua).

Delako ordezkapena Mankomunitatearen Erregelamendu Organiko eta Funtzionamenduarenaren 30. eta 31. artikuluetan biltzen diren baldintzak betez gertatu behar da, hala nola, bi horiekiko aurkakotasunik ezean, Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan ezarritakoa ere.

Mankomunitate-burua ez denez egonen 2009ko apirilaren 10tik 2009ko apirilaren 16ra arte, bi egun horiek barne.

Horren arabera,

Ebatzi dut:

1. Aipatu erregelamenduko 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitate buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko presidenteorde José Ricardo Pérez Torranorengan delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2009ko apirilaren 10an 2009ko apirilaren 16ra arte, bi egun horiek barne.

3. Delegatzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Iruña, 2009ko apirilaren 6a.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0913451