56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRURTZUN

Alkatearen eskuordetzea

Alkateak 2009ko apirilaren 3an honako ebazpen hau eman du:

Toki Administrazioari buruzko indarreko xedapenek ematen didaten eskumenak erabiliz (Toki Jardunbidearen oinarriak arautzen dituen Legea eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea),

Erabaki dut:

Adierazten diren arloetan alkatetzari dagozkion eskumenak eta legez ordeztu daitezkeenak Saray Ongay zinegotziaren esku uztea, bera izango baita hemendik aurrera Emakumearen, Berdintasunaren, eta Bateragarritasunaren aldeko Tokiko Itunaren Batzordeko zinegotzi delegatua.

Irurtzunen, 2009ko apirilaren 3an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L0913480