56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2009ko apirilaren 8an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

Datorren apirilaren 14tik 16ra herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erreglamenduko 43 eta 47. artikuluak agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Xabier Etxegia Loiarte alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2009ko apirilaren 8an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria

Iragarkiaren kodea: L0913658