56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AÑORBE

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduan (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Alkatea udalerritik kanpora dagoen bitartean, hots, 2009ko apirilaren 8tik 13ra, haren ordezkoa behar da, eta horregatik, Udalbatzako lehen alkateorde Eduardo Pérez Sanzen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Añorben, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0913683