56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketak, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2008ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ko ekitaldirako eguneratutako tasen/prezio publikoen tarifak, ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jardueretan; eta erabaki hori jendaurrera atera zen, 2008ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, abenduaren 24an. Inork erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, bidezko da behin betikoz onestea tasen/prezio publikoen ordenantza fiskaleko aldaketak. Hona, osorik, haren testua:

Corellan, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASA ARAUTZEN DUENA

I. TITULUA

Moncayoko Ur Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak,
uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Moncayoko Ur Mankomunitatean dauden unean uneko udalerrien mugapeetan aplikatuko da.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua eduki eta mantentzea.

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze-lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betikoz kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareei lotzeko eskubideak. Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua fisikoki eskura izatea sartzen da.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak bertze batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Kontzeptu bategatik edo bertzeagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluaren b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) eta d) ataletan ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubiko ur kopurua, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez zenbatetsita.

d) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

e) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, harguneko diametroaren araberakoa, edo kuoten arteko aldea, diametroa handitu bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo bertze bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

g) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako Foru Legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo bertze edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sareari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin.

2. Aldiz, e), f) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak, subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluko a), b), c), d) eta f) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazten diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko denboraldian ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 61990 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu zorren ordainketa honela egiten ahal da:

-Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

-Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen diruzaintzan edo horretarako gaitutako banketxe edo aurrezki kutxetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Moncayoko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA

Saneamenduko kanona

18. artikulua. Kanon honen zergapeko egintza, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa tarifen laukian finkatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2009KO ERANSKINA

Tarifak (hilekoak), Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalekoak

1.-4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

DIAMETROA

EUROAK HILEAN

13 mm-raino

3,68

15 mm-koa

4,60

20 mm-koa

6,12

25 mm-koa

7,86

30 mm-koa

16,40

40 mm-koa

27,38

50 mm-koa

52,27

65 mm-koa

89,14

80 mm-koa

129,92

100 mm-koa

169,00

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren banaz bertzeko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien arguneuotak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren arabera:

DIAMETROA

EUROAK HILEAN

50 mm-raino

10,14

50 mm-tik goiti

16,89

2.-4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera:

DIAMETROA

EUROAK HILEAN

13 mm-raino

1,24

15 mm-raino

1,98

20 mm-raino

2,65

25 mm-raino

3,82

30 mm-raino

6,27

40 mm-raino

11,14

50 mm-raino

17,38

65 mm-raino

29,12

80 mm-raino

44,46

100 mm-raino

69,53

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 2.1 puntukoei.

3.-4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

3.1. Kuota aldakorra: hileko prezioa, m³ kontsumitu bakoitzetik.

1. tarifa: Kontsumoa, 1 - 6 m³: 0,24 euro/m³.

2. tarifa: Kontsumoa, 7 - 30 m³: 0,56 euro/m³.

3. tarifa: Kontsumoa, 30 m³ baino gehiago: 2,32 euro/m³.

3.2. Industriako eta merkataritzako erabilera.

1. tarifa: Kontsumoa, 0,74 euro/m³.

3.3. 1. tarifa: Udalen ureztatzeak.

Ureztatzeko ahoa, 2,26 euro hilean.

2. tarifa: Obretarako hornidura: 0,65 euro/m³.

3. tarifa: Ur-ihes ezkutuen kontsumoa: 0,24 euro/m³ (*).

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak:

1. tarifa: Kontsumoa, 1 - 6 m³: 0,57 euro/m³.

2. tarifa: Kontsumoa, 6 m³-tik goiti: 3,48 euro/m³.

4.-4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

4.1. Saneamenduko kuota aldakorra: hileko prezioa, m³ kontsumitu bakoitzetik

1. tarifa: Kontsumoa, 0,07 euro/m³.

4.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilabetean:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 4.1. puntukoei.

5.-4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren arabera, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune kuota).

DIAMETROA

EUROAK

13 mm-raino

56,33

15 mm-koa

67,59

20 mm-koa

70,34

20 mm-tik goiti

112,61

6.-4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

6.1. Ur-hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

DIAMETROA

EUROAK

13 mm-raino

56,33

15 mm-koa

67,59

20 mm-koa

70,34

20 mm-tik goiti

112,61

6.2. Ur-hargunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

DIAMETROA

EUROAK

50 mm-raino

112,61

50 mm-tik goiti

225,21

6.3. Saneamendu sareko hargune eskubideak: tarifa estandarrak, hargunearen diametroaren arabera.

DIAMETROA

EUROAK

160 mm-raino

56,33

160 mm-tik goiti

112,61

6.4. Izena emateko eskubideak, obra horniduretarako: 108,82 euro.

7.-4.g) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

-Izena emateko eskubideak: 52,75 euro.

-Kontsumoa, 0,66 euro/m³.

8.-4.h) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen bakoitzeko: 20,12 euro.

9.-Aurreikusita dauden bertze zergapeko egintzak.

Eskulana: 27,19 euro/ordua.

Makineria erabiltzeko: 54,32 euro/ordua.

Kamioia erabiltzeko: 111,63 euro/ordua.

Ura analizatzeko: edatekoa, gutxienez 107,82 euro/ordua.

10.-Aurreikusitako bertze fidantza eta gordailuak.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11.-Saneamenduko kanona.

21/2008 Foru Legea, abenduaren 24koa. Zortzigarren xedapen gehigarria.

a) Etxeko zaborrak: 0,444 euro/m3.

b.1) Etxekoak ez diren zaborrak: 0,490 euro/m3.

b.2. Etxekoak ez diren zaborrak: 0,069 euro/m3.

(*) Etxeko erabileran ur-ihesi ezkutuen ondoriozko kontsumoetan aplikatuko da tarifa hau, fakturazio aldi bakar batean. Hurrengo inguruabar guzti-guztiak behar bezala egiaztatu beharko dira:

1.-Ezkutuko ur-galera izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2.-Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, galera izan duen instalazioa 3 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, galera atzematen denetik aitzina.

Iragarkiaren kodea: L0913630