56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLTZA ZENDEA

Udal planeko aldaketaren araudia

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak, otsailaren 11ko 20/2009 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen Oltza Zendeako Udal Plana kontzeju batzuetako AR-1eko lurzoru urbanizagarriko sektore garatugabeetan aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua.

LAHFLren 81.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da aldaketa horretako hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

1.1. Udal Planeko artikulu aldatuak

Lurzoru urbanizagarriko sektoreak

4.1.-Zona guztietarako berdinak diren egiturazko determinazioak

116. artikulua. Sailkapena.

Sektoreetako lurrek "lurzoru urbanizagarri sektorizatua" kalifikazioa dute. Oltza Zendeako udal mugapean Antolamendurako Udal Plan honek hala sailkatzen dituen lurrak dira, antolamendu planoetan ezarritako mugen arabera.

Lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutako lurrak hiri lurzoru bihurtuko dira behin hirigintzako zerbitzu guztiez hornitzen direnean, Antolamendurako Udal Plan hau edo kasuan kasuko plan partzial, plan berezi nahiz urbanizazio proiektua gauzatuz.

Orduan, egozgarriak izanen dira Hiri Lurzoruari buruzko Araudi Orokorraren kasuan kasuko artikuluak, ezertan galarazi gabe planeamendu partzialaren aplikazioaren ondorioz egozgarri direnak.

117. artikulua. Kalifikazioa.

Lurzoru urbanizagarriaren kalifikazioa Antolamendurako Udal Plan honetako sektoreen fitxetan zehaztutako erabilera orokorren eta erabilera xehakatuen araberakoa da. Hauek dira erabilera orokorrak:

-Ororbiako 5. sektorean: industria.

-Gainerako sektoreetan: etxebizitza.

118. artikulua. Sektoreen mugapena.

Oltza Zendeako lurzoru urbanizagarrian sektoreak mugatu dira zendeako herri bakoitzerako.

Herri bakoitzerako araudi partikularrean zehazten dira bertako sektoreen eta banaketa eremuen mugak.

119. artikulua. Banaketa eremuen mugapena.

20 banaketa eremu ezarri dira, eta haietako bakoitza sektore batez osatutako exekuzio unitate bat da, 9. banaketa eremua izan ezik; hau Iberoko 1. sektoreaz osatuta dago eta sektore horri berdeguneen sistema orokor bat atxiki zaio.

119.1 artikulua. Eredu-aprobetxamendua.

HERRIA

BANAKETA EREMUA

SEKTOREA

EREDUZKO

APROBETXAMENDUA AU/m2

Aratzuri

AR-1

S-1

0,59

AR-2

S-3

0,58

AR-3

S-4

0,60

Artazkotz

AR-4

S-1

0,60

AR-5

S-2

0,53

AR-6

S-3

0,58

AR-7

S-4

0,57

Asiain

AR-8

S-1

0,52

Ibero

AR-9

S-1

0,56

AR-10

S-2

0,57

Izkue

AR-11

S-1

0,60

AR-12

S-2

0,60

AR-13

S-3

0,55

Izu

AR-14

S-1

0,53

Lizasoain

AR-15

S-1

0,57

AR-16

S-2

0,58

Oltza

AR-17

S-1

0,60

Ororbia

AR-18

S-3

0,59

AR-19

S-4

0,60

AR-20

S-5

0,35

119.2 artikulua. Erabilerak homogeneizatzeko koefizienteak.

ERABILERA

KOEFIZIENTEA

Bizitegia

m² Babes ofizialeko etxebizitza

0,47

m² Prezio tasatuko etxebizitza

0,62

m² Prezio itunduko etxebizitza

0,73

m² Etxebizitza kolektibo librea

1,00

m² Familia bakarreko etxebizitza atxikia, librea

1,5

m² Familia bakarreko etxebizitza bikia, librea

1,75

m² Familia bakarreko etxebizitza bakartua, librea

2,25

m² Lurzati pribatua: babes ofizialeko etxebizitzak

0,04

m² Lurzati pribatua: prezio tasatuko etxebizitzak

0,06

m² Lurzati pribatua: prezio itunduko etxebizitzak

0,08

m² Lurzati pribatua: etxebizitza kolektibo libreak, atxikiak

0,10

m² Lurzati pribatua: etxebizitza atxikiak

0,15

m² Lurzati pribatua: etxebizitza bikiak

0,17

m² Lurzati pribatua: etxebizitza bakartuak

0,23

m² Sotoa bizitegitarako eraikinean

0,01

m² Merkataritza bizitegitarako eraikinean

1,5

m² Ekipamendu pribatua bizitegitarako eraikinean

0,8

m² Ekipamendu pribatuetarako lurzatia

0,3

m² Zerbitzuak eta hirugarren sektorekoak bizitegitarako eraikinean

1,5

m² Lurzatia: zerbitzuak eta hirugarren sektorekoak bizitegitarako eraikinean

0,5

m² Biltegiak eta lantegiak bizitegitarako eraikinean

1,2

Ekipamendu pribatua

m² Ekipamendu pribatuak

0,8

m² Lurzorua lurzati pribatuan

0,4

Zerbitzuak - Hirugarren sektorea

m² Zerbitzuak - Hirugarren sektorea

1,5

m² Lurzorua lurzati pribatuan

0,3

Produkzio jarduera

m² Industria, lantegiak, biltegiak

0,5

m² Lurzorua lurzati pribatuan

0,2

120 artikulua. Eraikuntza.

Urbanizagarri gisa sailkatutako lurzoruan ezin izanen da eraiki harik eta lurzatia orube bihurtu eta kasuan kasuko plan partzialean ezarritako lerrokadurak eta sestrak seinalatu arte.

Zamak eta onurak lurzoru urbanizagarriaren jabeen artean banatuko dira, birzatitze eta urbanizazio proiektuen bitartez.

Kudeaketa unitateen esparruak, erabilera orokorren bereizketaren arabera, independenteak izaten ahalko dira.

Zama eta onurak banatu arte ezin izanen da eraikitzeko lizentziarik eman.

-Gehieneko azalera eraikigarria.

HERRIA

SEKTOREA

GEHIENEKO AZALERA ERAIKIGARRIA m2

Aratzuri

S-1

7.440

S-3

17.640

S-4

3.570

Artazkotz

S-1

3.570

S-2

1.740

S-3

1.560

S-4

1.530

Asiain

S-1

11.790

Ibero

S-1

17.760

S-2

2.910

Izkue

S-1

4.380

S-2

4.380

S-3

2.160

Izu

S-1

2.520

Lizasoain

S-1

2.820

S-2

2.370

Oltza

S-1

2.730

Ororbia

S-3

10.920

S-4

4.770

Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsaileko onespen erabakian ezarritakoak, gehi sektoreei gehituko zaizkien etxebizitzen erdiak. Babes publikoko etxebizitzen %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira.

Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes ofizialeko etxebizitzetarako gordeko da, Aratzuriko 3. sektorean izan ezik, hor familia anitzeko tipologia onartzen baita etxebizitza libreetarako.

121 artikulua. Planeamendua.

Plan partzialak eginen dira sektoreetarako; horien lurralde esparruak mugatutako sektoreenak izanen dira, Lurzoruari buruzko Lege indardunean, 10/1994 Foru Legean eta Hirigintzako Arau hauetan zehaztutakoaren arabera.

4.2.-Zona guztietarako berdinak diren determinazio xehakatuak

122. artikulua. Finketako itxiturak.

Lurzoru urbanizagarrian finketako itxiturak egiteko, edozein motatakoak direla ere, udal lizentzia eskatu beharko da, eraikuntza mota guztietarako bezala.

Lurzoru urbanizagarriko finketako itxiturak kasuan kasuko plan partzialean definitu beharko dira berariaz, denak batera eta berdintsu, eta plan partzialak aurreikusten dituen egoera guztiak kontuan hartuz.

Lurzoru urbanizagarriko finketako itxiturek, betiere, hiri lurzorurako ezarritako determinazio berberak beteko dituzte.

123. artikulua. Lerrokadurak.

Lurzoru urbanizagarriko sektoreetako kanpo eta barne lerrokadurak kasuan kasuko plan partzialean zehaztuko dira.

Kanpoko eta barneko lerrokaduren bidez zehaztuko dira lurzoru errentagarri guztiaren aprobetxamenduak.

4.3.-Zonak kontzejuz kontzeju

125. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Aratzurin.

125.1.-AR-1, Aratzuriko 1. sektorea.

1.-Definizioa.

Aratzuriko herrigunetik mendebaldera dauden lurrak sartzen dira 1. sektorean. Goi ordoki naturala eratzen dute, nabarmenki laua, eta gaur egun nekazaritzarako erabiltzen dira. Lur horiek Aratzuriko goi ordokiko lur eraikigarrien jarraipen naturala dira eta egokitzat jotzen dira etorkizunean hiri lurzorua hedatzeko, bizitegitarako eraikuntzak eginez.

Goi ordokiaren muga naturalek eta hiri lurzoruaren mugek eratzen dute 1. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,59 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 7.440 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzak: etxebizitza guztien %25, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoak prezio tasatukoak izanen dira, etxebizitza babestuen kopurua etxebizitza guztien %50era iritsi arte gutxienez.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 19.232 m².

-Etxebizitza kopurua: 48.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitzako edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m2 lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - urtebete.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

125.3.-AR-2, Aratzuriko 3. sektorea.

1.-Definizioa.

Aratzuriko herrigunetik mendebaldera dauden lur batzuk sartzen dira 3. sektorean. Hiriguneko eraikuntza lerroa ixten dute goi ordoki nagusiaren itzalpean. Gaur egun laborantza lurrak dira, eta egokitzat jotzen dira hiri lurzorua etorkizunean handitzeko, hainbat tipologiatako etxebizitzak eginez.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, herriguneko sarrera txukuntzea eta lagapen, berdegune eta ekipamenduen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,58 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 17.640 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 20ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 53.384 m².

-Etxebizitza kopurua: 106.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetako parametroen arabera.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Konpentsazio batzordeak Txulapain errekaren arroaren azterketa hidrologiko-hidrografikoa ordaindu beharko du, Udalak azterlan hori enkargatuko baitu inguruan arriskurik ez dagoela egiaztatzeko edo hartu behar diren babes neurriak zehazteko. Neurri horiek Ebroko Ur Konfederazioaren eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena jaso behar dute.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - urtebete.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

5.-Oharrak.

452. lurzatian bizitegitarako eraikuntza bat eraiki da eta plan partzialean hura errespetatu egin beharko da. Eraikuntza horrek eginak ditu legezko lagapenak eta Udalarentzako hirigintza-aprobetxamenduaren lagapena. Plan partzialean zilegi izanen da egindako lagapenak berrantolatzea, baina ezin izanen da horiek handitzeko eskatu jada antolaturik dagoen lurzati puskari dagokionez.

125.4.-AR-3, Aratzuriko 4. sektorea.

1.-Definizioa.

Aratzuriko herrigunetik ipar-ekialdera dauden lur batzuk sartzen dira 4. sektorean, herriguneko eraikuntza lerroa alde horretatik ixten dutenak. Gaur egun laborantza lurrak dira, eta egokitzat jotzen dira hiri lurzorua etorkizunean handitzeko, etxebizitzetarako eraikuntzak eginez.

Hiri lurzoruak, gazteluaren inguruko babesguneak eta baratze lurrek mugatzen dute 4. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore hau mugatu da ingurua antolatzeko, hirigunearen ertz garbi eta koherentea sortuz. Inguruaren ezaugarriak eta berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezarriko dira. Pilotalekua eraikitzeko lurren lagapena lortzea aurreikusten da.

Bide berria egin nahi da, uztai formakoa, gaur egungo bide saretik lurzati berrietara iristeko.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 3.570 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 4ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 10.704 m².

-Etxebizitza kopurua: 21.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Arestian aipatutako bide berriaren bitartez garatuko da 4. sektorea, bertatik iritsiko baita lurzati berrietara.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - urtebete.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

126. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Artazkotzen.

126.1.-AR-4, Artazkozko 1. sektorea.

1.-Definizioa.

Artazkozko herrigunetik iparraldera, errepidearen eskuinaldean dauden lur batzuk sartzen dira 1. sektorean. Egokitzat jotzen dira etorkizunean hiri lurzorua handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

Errepideak, lurzatiaren muga naturalek eta hiri lurzoruak mugatzen dute 1. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 3.570 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 4ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 10.662 m².

-Etxebizitza kopurua: 21.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/1988 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Plan partzialak Vianako Printzea Erakundearen onespena beharko du.

-Eraztun formako erdiko bide berri bat eginen da 1. sektorea garatzeko. Barnean berdegune bat izanen du eta lurzati guztietara iritsiko da.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

126.2.-AR-5, Artazkozko 2. sektorea.

1.-Definizioa.

Artazkozko herrigunetik iparraldera, errepidearen eskuinaldean dauden lur batzuk sartzen dira 2. sektorean. Egokitzat jotzen dira etorkizunean hiri lurzorua handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

Errepideak, lurzatiaren muga naturalek eta hiri lurzoruak mugatzen dute 2. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,53 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 1.740 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako hirurak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 5.361 m².

-Etxebizitza kopurua: 10.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Plan partzialak Vianako Printzea Erakundearen onespena beharko du.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

126.3.-AR-6, Artazkozko 3. sektorea.

1.-Definizioa.

Artazkozko hirigunetik mendebaldera auzo bide baten ezkerraldean dauden lur batzuk sartzen dira 3. sektorean. Egokitzat jotzen dira etorkizunean hiri lurzorua handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

Bideak, lurzatiaren muga naturalek eta hiri lurzoruak mugatzen dute 3. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,58 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 1.560 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako biak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 4.859 m².

-Etxebizitza kopurua: 9.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

126.4.-AR-7, Artazkozko 4. sektorea.

1.-Definizioa.

Artazkozko herrigunetik hegoaldera, errepidearen ezkerraldean dauden lur batzuk sartzen dira 4. sektorean. Egokitzat jotzen dira etorkizunean hiri lurzorua handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

Errepideak, lurzatiaren muga naturalek eta hiri lurzoruak mugatzen dute 4. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,57 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 1.530 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako biak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 4.305 m².

-Etxebizitza kopurua: 9.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

127. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Asiainen.

127.1.-AR-8, Asiaingo 1. sektorea.

1.-Definizioa.

AR-8 banaketa eremuan exekuzio unitate bakarra dago, Asiaingo lurzoru urbanizagarriko 1. sektoreaz osatua.

Errepideak, lurzatien muga naturalek eta hiri lurzoruak mugatzen dute 1. sektorea.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

Alboko urbanizazioko egungo berdegune baten zati bat trukatuko da, espazio erregularragoa eta aprobetxamenduaren aldetik baliagarriagoa lortzeko.

Lortutako espazio librearen ondoan ekipamendu pribatuko zona bat lortu da, hura definitzen lagunduko duena.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,52 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 11.790 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 6ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 36.913 m².

-Etxebizitza kopurua: 73.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Lehengo Arau Subsidiarioen garapenean lagapen bidez lortutako berdegune baten zati bat trukatzeko asmoa dago, hura erregularizatzeko.

-Ekipamendutarako lurzati garbiaren eraikigarritasuna 0,8 m² izanen da; gehieneko okupazioa, beheko solairuan, lurzatiaren %50; eta gehieneko garaiera, beheko solairua gehi bi. Eraikuntzak gainerako ordenantza orokorrak beteko ditu, eraikin guztietarako.

-Plan partzialak Vianako Printzea Erakundearen onespena beharko du.

-Jarduketa sistema: lankidetza edo konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 1 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

128. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Iberon.

128.1.-AR-9, 1. sektorea + berdeguneen sistema orokorra. Ibero.

1.-Definizioa.

Iberoko lurzoru urbanizagarriko 1. sektoreak eta atxikitako espazio berdeen sistema orokor batek osatzen dute AR-9 banaketa eremua.

Sektore etena da. Iberoko herrigunetik ipar-mendebaldera dauden lur batzuk biltzen ditu (horien ondoan familia bakarreko etxebizitzetarako lurzati batzuk daude, eta lurzati horietarako bideak), eta beste batzuk herrigunetik hego-ekialdera, herriguneko mugen eta ur bazterreko babes eremuaren artean. Lur horiek guztiak egokitzat jotzen dira zona horiek etorkizunean handitzeko, etxebizitzak eginez.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea, bai eta berdeguneen sistema orokorra ere.

Berdeguneen sistema orokorra ur bazterreko babesgunean kokatuko da, eta 4.395 m²-ko azalera izanen du.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,56 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 17.760 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 12ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 52.827 m².

-Etxebizitza kopurua: 106.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Ekialdean bide berriak ezarriz garatuko da 1. sektorea, erantsitako dokumentazio grafikoaren arabera.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Ibaiaren bazterreko lur zerrendaren lagapena aipatzen da, ibai parkea sortzeko. Zerrenda hori Arakil ibaiko urak har dezakeen eremua bera da. Plan partzialak Ebroko Ur Konfederazioaren eta Nafarroako ur baliabideen sailaren onespena beharko du.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

128.2.-AR-10, Iberoko 2. sektorea.

1.-Definizioa.

Iberoko hirigunetik hego-ekialdera dauden lur batzuk sartzen dira 2. sektorean. Hiriguneko mugaren eta ur bazterreko babes eremuaren artean daude. Sortuko den bide berri bat dela medio, lur horiek egokitzat jotzen dira hiri lurzorua etorkizunean handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

2.-Helburua.

Sektore hau ingurua urbanizatzeko mugatu da, hots, bide berri bat egiteko errepidetik hirigunearen hegoalderaino, sektorearen ezaugarriak zehazteko eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzeko.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,57 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 2.910 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako hirurak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 8.956 m².

-Etxebizitza kopurua: 17.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Gomendatzen da ibaiaren bazterreko lur zerrenda laga dadila ibai parkea sortzeko. Determinazio hori ez da plan partzialean nahitaez bete beharrekoa.

-Plan partzialak Ebroko Ur Konfederazioaren eta Nafarroako ur baliabideen sailaren onespena beharko du.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

128.5.-Kostuak banatzeko esparrua (Ad-1).

Planeamenduan kostuak banatzeko esparrutzat (AD1) seinalatuta dago UE-1 eta UE-2 unitateetako eta S-1 sektoreko sarrerako bideen arteko esparrua. Bertan biltzen dira planeamenduak eskatzen dituen hirigintzako zerbitzuen hornidurarako egin beharreko obrak. Unitate edo sektore bakoitzak bere hirigintzako aprobetxamenduaren araberako neurrian parte hartuko du.

Edozein sektore edo exekuzio-unitatek bere esparruko urbanizazio proiektua tramitatzen duenean, Udalak kostuak banatzeko proiektua garatuko du.

129. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Izkuen.

129.1.-AR-11, Izkueko 1. sektorea.

1.-Definizioa.

Izkueko herrigunetik ipar-mendebaldera dauden lur batzuk sartzen dira 1. sektorean. Hiri lurzoruaren mugaren ondoan daude eta badute sarrera errepidetik eta herriko bide saretik. Egokitzat jotzen dira etorkizunean herrigunea handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 4.380 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 6ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 13.023 m².

-Etxebizitza kopurua: 26.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Sektore hau Udal Planaren indarraldiko bigarren laurtekoan garatzea aurreikusten da, herria inguratuko duen bide berri bat lortzeko, gaur egungoaren ordez. Sektoreko jabe guztiek eskatuz gero, Udalak aurreratu ahal izanen du aurreikusitako garapen plana, egokia iruditzen bazaio.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

129.2.-AR-12, Izkueko 2. sektorea.

1.-Definizioa.

Iberoko hirigunetik ipar-ekialdera dauden lur batzuk sartzen dira 2. sektorean. Hiriguneko mugaren eta egungo bideen artean daude. Sortuko den bide berri bat dela medio, lur horiek egokitzat jotzen dira hiri lurzorua etorkizunean handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

2.-Helburua.

Sektore hau ingurua urbanizatzeko mugatu da, hots, bide berri bat egiteko errepidetik hirigunearen hegoalderaino, sektorearen ezaugarriak zehazteko eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzeko.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 4.380 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 6ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 13.100 m².

-Etxebizitza kopurua: 26.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

129.3.-AR-13, Izkueko 3. sektorea.

1.-Definizioa.

Iberoko hirigunetik hego-mendebaldera dauden lur batzuk sartzen dira 3. sektorean. Hiriguneko mugaren, egungo errepidearen eta bide baten artean daude. Sortuko den bide berri bat dela medio, lur horiek egokitzat jotzen dira hiri lurzorua etorkizunean handitzeko, etxebizitzak eraikiz.

2.-Helburua.

Sektore hau ingurua urbanizatzeko mugatu da, hots, bide berri bat egiteko errepidetik hirigunearen hegoalderaino, sektorearen ezaugarriak zehazteko eta bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzeko.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,55 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 2.160 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako hirurak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 6.679 m².

-Etxebizitza kopurua: 13.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Sektore hau Udal Planaren indarraldiko lehen laurtekoan garatzea aurreikusten da, herria inguratuko duen bide berri bat lortzeko, gaur egungoaren ordez.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

130. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Izun.

130.1.-AR-14, Izuko 1. sektorea.

1.-Definizioa.

Izuko herrigunetik hego-mendebaldera dauden lur batzuk sartzen dira 1. sektorean. Hiri lurzoruaren mugaren ondoan daude eta badute sarrera Artazkozko errepidetik. Egokitzat jotzen dira etorkizunean herrigunea handitzeko, etxebizitzak eginez.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, beraren ezaugarriak zehaztea, bide, berdegune eta ekipamenduetarako lagapenen estandarrak ezartzea eta egungo zeharbidearen ordezko beste bat sortzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,53 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 2.520 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako hirurak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 5.380 m².

-Etxebizitza kopurua: 11.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

131. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Lizasoainen.

131.1.-AR-15, Lizasoaingo 1. sektorea.

1.-Definizioa.

Hirigunetik hegoaldera, haren mugaren ondoan, eraikuntzarik gabe dauden lur batzuk sartzen dira 1. sektorean. Haien ezaugarriengatik, familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko egokiak dira.

2.-Helburua.

Sektore hau mugatu da hirigunearen hegoaldeko muturra antolatzeko, etxebizitzak eraikitzeko aukera emanez, eta landa lurretaraino dagoen pasealekua gaur egungo bideekin lotzeko.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,57 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 2.820 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako hirurak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 8.655 m².

-Etxebizitza kopurua: 17.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Ekialdean dagoen ezponda batek errekari lotutako basa landaredi oparoa du eta alderdi hori osorik errespetatzea gomendatzen da.

-Plan partzialak Ebroko Ur Konfederazioaren eta Nafarroako Gobernuko ur baliabideen sailaren onespena beharko du.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

131.2.-AR-16, Lizasoaingo 2. sektorea.

1.-Definizioa.

Lizasoaingo herrigunetik iparraldera herriguneko mugaren eta errepidearen artean dauden lurrak sartzen dira 2. sektorean. Egokitzat jotzen dira etorkizunean hiri lurzorua handitzeko, etxebizitzak eginez.

2.-Helburua.

Sektore hau mugatu da ingurua urbanizatzeko, hiriguneko bilbea osatuz. Aldi berean, berdegune eta ekipamenduetarako lurren lagapena lortuko da.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,58 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 2.370 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako hirurak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 7.335 m².

-Etxebizitza kopurua: 14.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

132. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Oltzan.

132.1.-AR-17, Oltzako 1. sektorea.

1.-Definizioa.

Gaur egun eraikuntza gabe dauden lur batzuk sartzen dira; hirigunearen mendebaldean daude, egungo bideen arteko ziri formako esparru batean. Haien ezaugarriengatik, familia bakarreko etxebizitza bakartuak eraikitzeko egokiak dira.

2.-Helburua.

Jarduketa unitate hau mugatu da ingurua urbanizatzeko eta hiriguneko sarrera txukuntzeko.

Eraikuntzak gehienbat lurzatiaren goialdean kokatuko dira, toki egokiena delako. Finkak malda handia du eta zendea osoaren gaineko ikuspegi zabala.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 2.730 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako biak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 8.334 m².

-Etxebizitza kopurua: 16.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Erabilera publikoko espazio librerako lurretan dagoen landaredi naturala kontserbatu eta bertan egin beharreko jarduketan sar dadila gomendatzen da.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

133. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko sektoreak Ororbian.

133.3.-AR-18, Ororbiako 3. sektorea.

1.-Definizioa.

Gaur egun eraikuntza gabe dauden lur batzuk sartzen dira, hirigunearen ipar-ekialdean kokatuak.

2.-Helburua.

Sektore hau mugatu da hiri bilbea osatu nahi delako herrigunearen iparraldetik, familia bakarreko etxebizitzen eremuaren errematea eginez eta bertako bideen eta herria zeharkatzen dutenen arteko lotura bermatuz.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,59 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 10.920 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 10ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 32.338 m².

-Etxebizitza kopurua: 64.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Jarduketa sistema: konpentsazioa.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

133.4.-AR-19, Ororbiako 4. sektorea.

1.-Definizioa.

Gaur egun eraikuntza bat duten lur batzuk sartzen dira, hirigunearen ekialdean kokatuak.

2.-Helburua.

Sektore honen mugaketak helburu hauek ditu: ingurua urbanizatzea, gaur egungo eraikuntzen ordez etxebizitza berriak egitea eta lagapen, berdegune eta ekipamenduen estandarrak ezartzea.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,60 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Gehieneko aprobetxamendua: 4.770 m².

-Erabilera orokorra: etxebizitza.

-Babes publikoko etxebizitzen kopurua: 2004ko otsailaren 14ko onespen erabakian ezarritako 6ak izanen dira, gehi sektoreari gehituko zaizkion etxebizitzen erdiak; plan partzialean horien kokapena ageriko da. Babes publikoko etxebizitza guztien %50, gutxienez, babes ofizialekoak izanen dira; babes ofizialekoak ez diren gainerakoek prezio tasatukoak izan beharko dute.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 14.265 m².

-Etxebizitza kopurua: 28.

-Erabilera osagarriak: etxebizitzetarako erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • 35 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko. Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez. Zuhaitzak landatzeko lurrak betiere sektoreko lur guztien %10 baino gehiago izanen dira.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • 15 m² etxebizitza bakoitzeko edo etxebizitzetarako eraikuntzen 100 m²-ko.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Bi plaza jarriko dira sestra gaineko edozein erabileratarako eraikinaren 100 metro karratuko, garajeetarako tokia kenduta; erabilera publikoko espazioetan gutxienez plaza bat jarriko da etxebizitza bakoitzeko eta plaza bat merkataritzako edo hirugarren sektoreko erabileretako 100 metro karratuko.
  • Lur erreserba, udalez gaindiko hornidura gisa:
  • 10 m² lur, nolabaiteko babes publikoa duten etxebizitzetan eraikitako 100 m²-ko. Lur horiek kalifikatu behar dira titulartasun publikoko etxebizitza edo bestelako bizitegiak eraikitzeko.

-Arauketa: sailkapeneko 3., 4., 5., 6., 7. eta 8. multzoetarako parametroen arabera; 3.a babes publikoko etxebizitzetarako soilik gordeko da.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da.

-Azpiegiturek beti kontuan hartuko dute inguruetan beste eraikuntzarik ba ote dagoen, sektoreko gainerako zatiak duen adinako azpiegitura maila bermaturik egon dadin.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Eraikuntza berriak NA-7004 errepideko galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora kokatu behar dira.

-Finketako itxiturak, jarraituak baldin badira, gehienez 0,60 metroko garaiera duen zokaloaz eta 2 metrorainoko sareaz osatuak, zelaigunearen kanpoko ertzetik 8 metrora kokatuko dira.

-Gomendatzen da ibaiaren bazterreko lur zerrenda laga dadila ibai parkea sortzeko. Determinazio hori ez da plan partzialean nahitaez bete beharrekoa.

-Jarduketa sistema: lankidetza.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - 3 urte.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

133.6.-AR-20, Ororbiako 5. sektorea.

1.-Definizioa.

Gaur egun eraikuntza gabe dauden lur batzuk sartzen dira, Ororbia-Astrain errepidearen mendebaldean kokatuak, errepidearen eta pinudiaren artean, herrigunetik hegoaldera.

2.-Helburua.

Sektore hau mugatu da Oltza Zendea industriarako lur gehiagoz hornitzeko, inguru honetan gaur egun dauden lurrez gainera.

3.-Egiturazko determinazioak.

-Sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

-Eredu-aprobetxamendua: 0,35 AU/m².

-Homogeneizazio koefizienteak: 119.2 artikuluko taularen arabera.

-Erabilera orokorra: industria.

4.-Determinazio xehakatuak.

-Azalera: 82.586 m².

-Gutxieneko lurzatia: 500 m².

-Lurzatiaren gehieneko okupazioa beheko solairuan: %60

-Barneko garaiera librea, gehienez: 9 m.

-Gailurraren gehieneko garaiera: 11 m.

-Erabilera osagarriak: industria erabilerari lotutako zerbitzuak.

-Lagapen moduluak eta lur erreserba:

Plan partzialak finkatuko ditu ekipamenduetarako lur erreserba eta lagapen moduluak, gutxieneko moduluen taula honen arabera:

  • Berdeguneak eta espazio libreak:
  • Erreserba hori sektorearen azalera osoaren %10 izanen da gutxienez ere. Arboladi edo berdegune handietarako izanen da, eta haren kokapena antolamendu osoari egokituko zaio. Komunikazio bideen eta eraikuntzen artean zuhaitz hesiak landatzea bultzatuko da, eta berdegune horiek bazterreko zonetan edo geldikinetan metatzea saihestuko da. Espazio horiek gutxienez hamabost metro zabal izanen dira beren puntu guztietan.
  • Kultura, hezkuntza eta osasun zentroak:
  • Antolatutako azalera osoaren %4.
  • Bideak eta aparkalekuak:
  • Aparkatzeko toki bat, erabilera publikoko espazioan kokatua, eraikitako berrogeita hamar metro karratuko.

-Plan partzialak arau estetikoak ezarriko ditu, material, arotz lan, estalki, kolore eta abarren gainekoak. Material, testura eta koloreei buruzko arau homogeneoak ezarriko ditu eraikuntzen multzorako. Arau horiek behar bezain zehatzak ez badira, plan partzialaren onespena ukatu ahal izanen da. Fatxaden koloreak arautzeko irizpide berdinak ezarriko dira eta lurzatietako itxituren nahitaezko ezaugarriak zehaztuko dira.

-Plan partzialak Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko 4/88 Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua betetzeko behar diren determinazioak bilduko ditu.

-Jarduketa sistema: lankidetza.

-Hirigintzako garapena gauzatzeko epeak:

  • Plan partziala - urtebete.
  • Birzatitzea - plan partziala onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio proiektua - birzatitzea onesten denetik 6 hilabete.
  • Urbanizazio obrak ematea - proiektua onesten denetik 2 urte.

Lizasoaingo 1. exekuzio unitatea

111.1.-1. exekuzio unitatea (UE-1)

1.-Definizioa.

Gaur egun industria nabe batek zati batean okupatzen dituen lur batzuk sartzen dira; hirigunearen iparraldean kokatuta, muga egiten dute egungo bideekin. Haien ezaugarriengatik, familia bakarreko etxebizitza bakartuak eta binakakoak eraikitzeko egokiak dira.

2.-Helburua.

Exekuzio unitate hau mugatu da industria erabileraren ordez etxebizitzetarako erabilera ezartzeko, egokiagoa baita, lur hauek herrian duten kokapenagatik. Berdegune baten lagapena lortuko da elizaren ondoan, planoetan ageri den lekuan.

3.-Ezaugarriak kopurutan.

UE-1 exekuzio unitateak 8.634 m² inguruko azalera du, guztira.

Nahitaez eta doan laga beharreko berdeguneen azalera 1.315 m² ingurukoa da, antolamendu planoetan adierazten den moduan.

Etxebizitza kopurua: 9

4.-Arauketa.

Familia bakarreko etxebizitza atxikietarako zonak 5. eta 6. kalifikazioetarako xedatutakoaren bidez arautuko dira.

Hiru etxebizitza babes ofizialekoak izanen dira nahitaez.

5.-Jarduketa sistema.

Exekuzio unitate hau garatzeko jarduketa sistema lankidetza izanen da.

6.-Garapen planeamendua onesteko epeak.

Xehetasun azterlana - 2 urte.

Birzatitzea - urtebete.

Urbanizazio proiektua - urtebete.

Urbanizazio obrak ematea - 2 urte.

1. kalifikazioa: Alde Zaharra

46. artikulua. 1. kalifikazioa.-Alde Zaharra.

46.1.-Kontzeptuak.

Herriko bilbe historikoko etxesailak biltzen ditu. Horiek finkatu eginen dira gaur egun duten kokalekuan. Salbuespenez, eraikuntza batzuk, planoetan adierazten direnak, ordeztu egin behar dira, gaur egun duten erabilera planeamenduko determinazioekin bat ez datorrelako.

46.2.-Gutxieneko fatxada.

1. Kaleari begira dagoen lurzati-frontearen gutxieneko luzera 15 m izanen da.

46.3.-Mugetarainoko tarteak.

1.-Gutxieneko distantzia, eraikitako fatxada leihoduneraino: 3 m.

46.4.-Garaiera arautzailea.

1. Eraikuntzaren gehieneko garaiera arautzailea 7,50 m izanen da, eta gehieneko solairu kopurua, berriz, beheko solairua gehi goiko solairu bat gehi estalkipekoa (BS+1+EP).

Irizpide horrek ez dio eragiten lehendik dauden eraikinen garaiera eraikiari; hori errespetatu eginen da, ingururako ezarritako irizpideak gainditzen badira ere. Lehendik dauden eraikinen bolumena edo oinplanoa handitzen bada, ordea, eraikuntza berriak antolamendu planoetan edo dagokien araudian ezarritako gehieneko garaiera errespetatu beharko du. Lehendik dauden eraikinak osorik edo zati batean eraitsi eta ordezten direnean ere, eraikuntza berrietan gehieneko garaiera errespetatu beharko da.

Ezarritako gehieneko garaiera arautzailea gainditzen duten eraikuntzak finkatuta geratuko dira. Eraikin horiek eraberritzeko eta sendotzeko obrak egin ahal izanen dira, baina ez garaiera handitzeko obrarik.

2. Gehieneko garaiera arautzailearen gainetik elementu hauek baizik ez dira onartuko:

2.1. Eraikinaren estalkia. Horren malda %30 eta %45 bitartekoa izanen da, abioko lerroak horizontalak izanen dira eta fatxaden kanpo-paramentuekin paraleloak, gehieneko garaiera erregulatzailearen pare edo beherago, eta teilatu-hegalek zehaztuko dute gehieneko irtengunea. Estalkipeko espazioa bizitzeko egokia izan daiteke; hala denean, eraikigarritasun-kontsumoaren kalkuluan kontuan hartu beharko da 1,50 m-tik gorako garaiera libre erabilgarria duen zatia.

Teilatuetan zeramikazko teila arabiarra erabiliko da.

Ez da estalki laurik onartuko.

2.2. Instalazioetako elementu teknikoak.

2.3. Fatxadetako gainalde apaingarriak.

46.5.-Garaierak zehazteko arauak.

Garaiera arautzailea neurtzeko erreferentzia-puntua ondoko baldintza hauen arabera zehaztuko da:

1. Bide bakar batera fatxada duten eraikinak:

1.1. Espaloiaren sestrak, fatxada-lerroaren aurrean, 0,60 m-tik beherako aldea badu fatxadaren mutur altuenaren eta fatxadaren erdiko puntuaren artean, garaiera arautzailea fatxadaren erdian neurtuko da, espaloiak puntu horretan duen sestratik gora.

L0912258_0.EPS

1.2. Aldea 0,60 m baino gehiagokoa bada, gehieneko garaiera arautzailea fatxada-lerroaren mutur altuenaren kota baino 0,60 m beheragotik neurtuko da.

L0912258_1.EPS

1.3. Baldin eta, arau hori aplikatuta, fatxadako punturen batean garaiera arautzailearen aplikazio puntua espaloiaren sestraren azpitik 1,50 metrora baino gehiagora badago, fatxada behar adina tartetan banatu beharko da, horrelakorik gerta ez dadin. Tarte bakoitzean garaiera arautzailea neurtuko da, aurreko arauak erabiliz, eta tarte bakoitza fatxada independentetzat hartuz.

2. Bi bidetara edo gehiagotara fatxadak dituzten eraikinak, kantoia edo alaka eratzen dutenak.

2.1. Fatxadak garaiera berekoak badira, 1. idatz-zatiko xedapenak aplikatuko dira, baina fatxada guztiak bat balira bezala hartuz.

2.2. Garaiera arautzaileak desberdinak badira, handienak gehieneko tarte batean aplikatu ahal izanen zaizkie alboetako bide estuenei. Ondoko tarteetatik luzeena aukeratu ahal izanen da, izkinatik edo alakaren ertzetik neurtuta:

a.-Alboko bidearen zabalera halako bat eta erdi.

b.-Bide zabalenari dagokion gehieneko sakonera eraikigarriak zehazten duen lerroak eta bide estuenaren lerrokadurak elkar ebakitzen duten punturainokoa.

Luzera ez da inoiz izanen 30 m-tik gorakoa.

Aurrean aipatutako gehieneko luzerak zehazten duen puntutik aurrera, fatxadaren gainerako zatiari bidearen zabalerarako definitutako gehieneko garaiera aplikatuko zaio, tarte hori fatxada independentetzat hartuz.

3. Kantoi edo alakarik eratu gabe, bi bidetara edo gehiagotara fatxadak dituzten eraikinak.

Bi bidetara edo gehiagotara fatxadak dituzten eraikinak, kantoi edo alakarik eratzen ez badute eta etxesaileko barne-patioak bereizten baditu fatxaden atzeko eraikuntzak, eraikin lokabeak balira bezala arautuko dira, garaierari dagokionez.

L0912258_2.EPS

4. Barne patiorik gabeko etxesailetako eraikinak.

4.1. Eraikuntza bakoitzak inguruan dituen bideetako bakoitzerako zehaztuko da garaiera arautzailea. Fatxadaren lerrokaduratik eta aurrez aurreko fatxadaren lerrokaduratik distantzia berera dagoen lerroak zehazten duen sakonera eraikigarriraino aplikatuko da garaiera hori.

L0912258_3.EPS

4.2. Lerrokadura oso irregularrek eragindako kasu bereziak ebazteko, goian azaldutako irizpideen parekoak erabiliko dira.

46.6.-Mehelinei buruzko arauak.

1. Garaierak edo sakonera eraikigarriak desberdinak direlako edo bestelako arrazoiengatik agerian dauden mehelinek eraikineko gainerako fatxadek bezalako akabera izan beharko dute.

46.7.-Sakonera eraikigarria.

1. Eraikuntzaren atzeko lerroak mugatzen du sakonera eraikigarria. Sakonera eraikigarria 20 m da.

Eraikuntza berrietan sakonera eraikigarriaren lerroa eta fatxadaren lerroa paraleloak direnean, sakonera eraikigarria fatxada-lerroarekiko perpendikularrean neurtuko da.

2. Sakonera eraikigarria zehazteko, etxesailaren profila proiektatuko da, fatxadak bideetatik distantzia berera daudela.

3. Hiri lurzoruan, antolamendu planoek finkatzen dute sakonera eraikigarriaren lerroa, zona bakoitzerako irizpide egokien arabera. Irizpide horrek ez dio eragiten lehendik dauden eraikinen sakonera eraikiari; hori errespetatu eginen da, Araudia aplikatuz ateratzen dena gainditzen badu ere. Lehendik dauden eraikinen bolumena edo azalera eraikia handitzen denan, ordea, eraikuntza berriak errespetatu egin beharko du finkatutako sakonera eraikigarria.

46.8.-Handitzeak.

Lehendik dauden eraikuntzen garaiera handitzen ahalko da, garaiera arautzaileraino.

Gaur egungo eraikinen oinplanoa handitzen ahalko da, honako parametro hauen barrenean:

1.-Gutxieneko lurzatia eta lurzati-frontea:

Gaur egun diren horiexek, katastroko planoaren arabera.

Bananketak egin ahal izanen dira lurzati berriak sortzeko, ateratzen diren lurzati guztiek ondoko parametroak betetzen baldin badituzte:

-Lurzatiaren gutxieneko azalera: 400 m².

-Lurzatiaren gutxieneko fatxada-luzera: 15 m.

Banandutako lurzatiek, eraikuntzak badituzte, behar adinako azalera izan beharko dute, ateratzen diren lurzatiei esleitutako eraikigarritasuna lehendik dauden eraikuntza horietarako nahikoa izan dadin.

2.-Eraikuntzen gehieneko garaiera:

Lehendik dauden eraikuntzak handitutakoan, zati berrien garaiera beheko solairua eta goiko solairu bat eginez ateratzen dena izanen da gehienez ere. Estalkipeko espazioa erabili ahal izanen da, eta gehieneko garaiera eraikuntzaren teilatu-hegalaren azpian 7,50 metro izanen da. Eraikuntza gaur egun garaiagoa bada, zati berriak gaur egungo garaiera bera izan ahalko du teilatu-hegaleraino eta gailurreraino.

Eraikin berriak egiten direnean eta eraikinak ordezten direnean gehieneko garaiera arautzailea errespetatu beharko da.

3.-Aldeetarako handitzeetan baldintza hauek bete beharko dira:

Gehieneko garaiera, beheko solairua gehi goiko solairu bat gehi estalkipeko solairu bat eginez ateratzen dena, eta gehieneko garaiera 7,50 metro izanen da eraikinaren teilatu-hegalaren azpian.

Beheko solairuaren gehieneko garaiera librea: 3,50 metro.

Goiko solairuaren gehieneko garaiera librea: 2,75 metro.

Eraikuntzaren okupazioa oinplanoan: lurzatiaren azalera osoaren %40.

Gehieneko azalera eraikigarria: 0,8 m²t/m²s (sabai eraikigarriaren metro karratuak lurzatiaren metro karratuko), Arau Subsidiario hauek hasiera batez onestean.

4.-Mugetarainoko tartea eta kokapena:

Handitutako eraikinaren zati berria, mehelinik ez badago, lurzatiaren mugatik gutxienez ere 3 metrora egonen da, puntu guztietan. Lehendik dagoen eraikuntzari atxikiko zaio eta harekin konposizio-batasuna osatuko du.

Eraikuntzako fatxada nagusiaren eta lerrokadura ofizialaren artean ez da hesirik jarriko eta fatxada nagusiaren aurrean espazio librea utziko da, hori inguruko tipologia tradizionalari hobeki egokitzen baitzaio alde guztietatik hesia duten lurzatiak baino.

46.9.-Barneko eraberritzeak eta berreraikuntzak.

1.-Finkatutako eraikinak zaharberritzen ahal dira, xedetzat emanez familia anitzeko etxebizitza, zeinetan dentsitatea izanen baita etxebizitza bat lehendik eraikitako 150 metro karratuko.

46.10.-Alde Zaharreko erabileren baldintzak.

Onartzen dira erabilera hauek:

a) Familia bakarreko etxebizitza. Eraikin historikoak zaharberritzen direnean, familia anitzeko etxebizitzetarako erabilera onartuko da, ezarritako baldintzen arabera.

b) Merkataritza beheko solairuan.

c) Industria, 1. kategoriakoa, beheko solairuan.

d) Taberna, jatetxe eta antzekoak.

e) Bulegoak, administrazioa, gizarte eta kultur gaiak, aisia, osasun zerbitzuak, gizarte-laguntza eta hezkuntza.

f) Biltegia beheko solairuan.

g) Aparkalekua.

46.11.-Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako itxiturak, 1. kalifikazioko eremuetan, harlangaitz horma arruntak izan daitezke, harria agerian bi aldeetatik, inguruko itxitura tradizionalen gisara. Gehieneko garaiera 2,00 metro izanen da, espaloitik neurtuta. Horrelako itxitura egin ezean, itxiturei buruzko araudi orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

46.12.-Konposizioari eta materialei buruzko baldintzak.

Kalifikazio hori duten eraikuntzek inguruko arkitektura tradizionalaren berezitasunak errespetatuko dituzte konposizioaren, tipologiaren eta arkitekturaren aldetik.

Eraikinak paralelepipedo formako bolumen bakunez osatuko dira, eta bi edo lau isurkiko estalkia izanen dute.

Leiho eta balkoietako baoek neurri nagusia bertikala izanen dute, eta gehienez ere 1,50 m zabal izanen dira.

Fatxadako baoak ardatz bertikalen arabera antolatuko dira.

Galarazia dago aluminiozko arotz lana bere kolorean.

Estalkiak makurrak izanen dira, %30 eta %45 bitarteko maldarekin. Estalkiko materiala zeramikazko teila arabiarra edo arabiar itxurako teila mistoa izanen da, okre kolorekoa, inguruko teila tradizionala bezala.

Teilatu-hegalek gehienez 1,0 metroko irtengunea izanen dute eta gutxienez 0,60 m-koa.

Fatxada harlangaitzezkoa izanen da, edo morteroz zarpiatu eta kolore neutro argiez pintatuko da. Adreilu zahar estua ere onartuko da, betiere harriarekin edo pinturarekin batera, ez baita onartuko eraikin osoa adreiluz egitea.

Debekaturik daude PVCzko teilatu-hodi eta zorrotenak.

2. kalifikazioa: Alde Zahar Berezia.

47. artikulua. 2. kalifikazioa.-Alde Zahar Berezia.

47.1.-Kontzeptuak.

Herrietako gune historikoetan interes estetiko-historiko berezia izateagatik kontserbatu nahi diren eraikuntzak biltzen ditu.

Araudia aplikatuko zaie antolamendu planoetan katalogatutako eraikuntza gisa seinalatutako eraikuntza guztiei.

47.2.-Gutxieneko fatxada.

1. Lurzati-frontearen gutxieneko luzera kaleari begira, Udal Plana onetsi zen momentukoa bera izanen da. Eraikuntza katalogatuak dituzten lurzatien neurriak ezin izanen dira aldatu.

47.3.-Mugetarainoko tarteak.

1. Fatxada nagusitik lerrokadura ofizialerainoko tartea gaur egungoa bera izanen da.

2. Gutxieneko distantzia, eraikitako fatxada leihoduneraino: 3 m.

47.4.-Garaiera arautzailea.

1. Eraikuntzaren gehieneko garaiera arautzailea 7,50 m izanen da, eta gehieneko solairu kopurua, berriz, beheko solairua gehi goiko solairu bat gehi estalkipekoa (BS+1+EP).

Irizpide horrek ez dio eragiten lehendik dauden eraikinen garaiera eraikiari; hori errespetatu eginen da, ingururako ezarritako irizpideak gainditzen badira ere. Lehendik dauden eraikinen bolumena edo oinplanoa handitzen bada, ordea, eraikuntza berriak antolamendu planoetan edo dagokien araudian ezarritako gehieneko garaiera errespetatu beharko du. Lehendik dauden eraikinak osorik edo zati batean eraitsi eta ordezten direnean ere, eraikuntza berrietan gehieneko garaiera errespetatu beharko da.

Ezarritako gehieneko garaiera arautzailea gainditzen duten eraikuntzak finkatuta geratuko dira. Eraikin horiek eraberritzeko eta sendotzeko obrak egin ahal izanen dira, baina ez garaiera handitzeko obrarik.

Eraikin katalogatuetan, gaur egungo garaiera handitzeak eraikinaren ezaugarriak edo beren interes arkitektonikoagatik babestutako eraikin-zatienak galdu edo hondatzea badakar, ezin izanen da egin.

2. Gehieneko garaiera arautzailearen gainetik elementu hauek baizik ez dira onartuko:

2.1. Eraikinaren estalkia. Horren malda %30 eta %45 bitartekoa izanen da, abioko lerroak horizontalak izanen dira eta fatxaden kanpo-paramentuekin paraleloak, gehieneko garaiera erregulatzailearen pare edo beherago, eta teilatu-hegalek zehaztuko dute gehieneko irtengunea. Estalkipeko espazioa bizitzeko egokia izan daiteke; hala denean, eraikigarritasun-kontsumoaren kalkuluan kontuan hartu beharko da 1,50 m-tik gorako garaiera libre erabilgarria duen zatia.

Teilatuetan zeramikazko teila arabiarra erabiliko da.

Ez da estalki laurik onartuko.

2.2. Instalazioetako elementu teknikoak.

1.3. Fatxadetako gainalde apaingarriak.

47.5.-Garaierak zehazteko arauak.

Garaiera arautzailea neurtzeko erreferentzia-puntua ondoko baldintza hauen arabera zehaztuko da:

1. Bide bakar batera fatxada duten eraikinak:

1.3. Espaloiaren sestrak, fatxada-lerroaren aurrean, 0,60 m-tik beherako aldea badu fatxadaren mutur altuenaren eta fatxadaren erdiko puntuaren artean, garaiera arautzailea fatxadaren erdian neurtuko da, espaloiak puntu horretan duen sestratik gora.

L0912258_4.EPS

1.4. Aldea 0,60 m baino gehiagokoa bada, gehieneko garaiera arautzailea fatxada-lerroaren mutur altuenaren kota baino 0,60 m beheragotik neurtuko da.

L0912258_5.EPS

1.3. Baldin eta, arau hori aplikatuta, fatxadako punturen batean garaiera arautzailearen aplikazio puntua espaloiaren sestraren azpitik 1,50 metrora baino gehiagora badago, fatxada behar adina tartetan banatu beharko da, horrelakorik gerta ez dadin. Tarte bakoitzean garaiera arautzailea neurtuko da, aurreko arauak erabiliz, eta tarte bakoitza fatxada independentetzat hartuz.

2. Bi bidetara edo gehiagotara fatxadak dituzten eraikinak, kantoia edo alaka eratzen dutenak.

2.1. Fatxadak garaiera berekoak badira, 1. idatz-zatiko xedapenak aplikatuko dira, baina fatxada guztiak bat balira bezala hartuz.

2.2. Garaiera arautzaileak desberdinak badira, handienak gehieneko tarte batean aplikatu ahal izanen zaizkie alboetako bide estuenei. Ondoko tarteetatik luzeena aukeratu ahal izanen da, izkinatik edo alakaren ertzetik neurtuta:

a.-Alboko bidearen zabalera halako bat eta erdi.

b.-Bide zabalenari dagokion gehieneko sakonera eraikigarriak zehazten duen lerroak eta bide estuenaren lerrokadurak elkar ebakitzen duten punturainokoa.

Luzera ez da inoiz izanen 30 m-tik gorakoa.

Aurrean aipatutako gehieneko luzerak zehazten duen puntutik aurrera, fatxadaren gainerako zatiari bidearen zabalerarako definitutako gehieneko garaiera aplikatuko zaio, tarte hori fatxada independentetzat hartuz.

3. Kantoi edo alakarik eratu gabe, bi bidetara edo gehiagotara fatxadak dituzten eraikinak.

Bi bidetara edo gehiagotara fatxadak dituzten eraikinak, kantoi edo alakarik eratzen ez badute eta etxesaileko barne-patioak bereizten baditu fatxaden atzeko eraikuntzak, eraikin lokabeak balira bezala arautuko dira, garaierari dagokionez.

L0912258_6.EPS

4. Barne patiorik gabeko etxesailetako eraikinak.

4.1. Eraikuntza bakoitzak inguruan dituen bideetako bakoitzerako zehaztuko da garaiera arautzailea. Fatxadaren lerrokaduratik eta aurrez aurreko fatxadaren lerrokaduratik distantzia berera dagoen lerroak zehazten duen sakonera eraikigarriraino aplikatuko da garaiera hori.

L0912258_7.EPS

4.2. Lerrokadura oso irregularrek eragindako kasu bereziak ebazteko, goian azaldutako irizpideen parekoak erabiliko dira.

47.6.-Mehelinei buruzko arauak.

1. Garaierak edo sakonera eraikigarriak desberdinak direlako edo bestelako arrazoiengatik agerian dauden mehelinek eraikineko gainerako fatxadek bezalako akabera izan beharko dute.

47.7.-Sakonera eraikigarria.

1. Eraikuntzaren atzeko lerroak mugatzen du sakonera eraikigarria. Sakonera eraikigarria 20 m da.

Eraikuntza berrietan sakonera eraikigarriaren lerroa eta fatxadaren lerroa paraleloak direnean, sakonera eraikigarria fatxada-lerroarekiko perpendikularrean neurtuko da.

2. Sakonera eraikigarria zehazteko, etxesailaren profila proiektatuko da, fatxadak bideetatik distantzia berera daudela.

3. Hiri lurzoruan, antolamendu planoek finkatzen dute sakonera eraikigarriaren lerroa, zona bakoitzerako irizpide egokien arabera. Irizpide horrek ez dio eragiten lehendik dauden eraikinen sakonera eraikiari; hori errespetatu eginen da, Araudia aplikatuz ateratzen dena gainditzen badu ere. Lehendik dauden eraikinen bolumena edo azalera eraikia handitzen denan, ordea, eraikuntza berriak errespetatu egin beharko du finkatutako sakonera eraikigarria.

47.8.-Handitzeak:

Lehendik dauden eraikuntzen garaiera handitu ahal izanen da, garaiera arautzaileraino.

Gaur egungo eraikinen oinplanoa handitzen ahalko da, honako parametro hauen barrenean:

1.-Gutxieneko lurzatia eta lurzati-frontea:

Gaur egun diren horiexek, katastroko planoaren arabera.

Bananketak egin ahal izanen dira lurzati berriak sortzeko, ateratzen diren lurzati guztiek ondoko parametroak betetzen baldin badituzte:

-Lurzatiaren gutxieneko azalera: 400 m².

-Lurzatiaren gutxieneko fatxada-luzera: 15 m.

Banandutako lurzatiek, eraikuntzak badituzte, behar adinako azalera izan beharko dute, ateratzen diren lurzatiei esleitutako eraikigarritasuna lehendik dauden eraikuntza horietarako nahikoa izan dadin.

2.-Eraikuntzen gehieneko garaiera:

Eraikuntzak handitutakoan, zati berrien garaiera beheko solairua eta goiko solairu bat eginez ateratzen dena izanen da gehienez ere. Estalkipeko espazioa erabili ahal izanen da, eta gehieneko garaiera eraikuntzaren teilatu-hegalaren azpian 7,50 metro izanen da. Eraikuntza gaur egun garaiagoa bada, zati berriak gaur egungo garaiera bera izan ahalko du teilatu-hegaleraino eta gailurreraino.

3.-Aldeetarako handitzeetan baldintza hauek bete beharko dira:

Gehieneko garaiera, beheko solairua gehi goiko solairu bat gehi estalkipeko solairu bat eginez ateratzen dena, eta gehieneko garaiera 7,50 metro izanen da eraikinaren teilatu-hegalaren azpian.

Beheko solairuaren gehieneko garaiera librea: 3,50 metro.

Goiko solairuaren gehieneko garaiera librea: 2,75 metro.

Lurzatiaren okupazioa oinplanoan: lurzatiaren azalera osoaren %40.

Gehieneko azalera eraikigarria: 0,8 m²t/m²s (sabai eraikigarriaren metro karratuak lurzatiaren metro karratuko), Arau Subsidiario hauek hasiera batez onestean.

4.-Mugetarainoko tartea eta kokapena:

Handitutako eraikinaren zati berria, mehelinik ez badago, lurzatiaren mugatik gutxienez ere 3 metrora egonen da, puntu guztietan. Lehendik dagoen eraikuntzari atxikiko zaio eta harekin konposizio-batasuna osatuko du.

Eraikuntzako fatxada nagusiaren eta lerrokadura ofizialaren artean ez da hesirik jarriko eta fatxada nagusiaren aurrean espazio librea utziko da, hori inguruko tipologia tradizionalari hobeki egokitzen baitzaio alde guztietatik hesia duten lurzatiak baino.

47.9.-Barneko eraberritzeak eta berreraikuntzak.

1.-Finkatutako eraikinak zaharberritzen ahal dira, edo bolumen eraikia berreraikitzen ahal da, xedetzat emanez familia anitzeko etxebizitza, zeinetan dentsitatea izanen baita etxebizitza bat lehendik eraikitako 150 metro karratuko.

47.10.-Alde Zaharreko erabileren baldintzak.

Onartzen dira erabilera hauek:

a) Familia bakarreko etxebizitza. Eraikin historikoak zaharberritzen direnean, familia anitzeko etxebizitzetarako erabilera onartuko da, ezarritako baldintzen arabera.

b) Merkataritza beheko solairuan.

c) Industria, 1. kategoriakoa, beheko solairuan.

d) Taberna, jatetxe eta antzekoak.

e) Bulegoak, administrazioa, gizarte eta kultur gaiak, aisia, osasun zerbitzuak, gizarte-laguntza eta hezkuntza.

f) Biltegia beheko solairuan.

g) Aparkalekua.

47.11.-Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako itxiturak, 2. kalifikazioko eremuetan, harlangaitz horma arruntak izan daitezke, harria agerian bi aldeetatik, inguruko itxitura tradizionalen gisara. Horrelako itxitura egin ezean, itxiturei buruzko araudi orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio. Gehieneko garaiera 2,00 metro izanen da, espaloitik neurtuta.

47.12.-Konposizioari eta materialei buruzko baldintzak.

Mota honetako eraikinetan esku-hartzeak egiten direnean, eraikuntzak konposizioaren eta arkitekturaren aldetik dituen ezaugarriak errespetatuko dira.

Leiho eta balkoietako baoek neurri nagusia bertikala izanen dute, eta gehienez ere 1,50 m zabal izanen dira.

Fatxadako baoak ardatz bertikalen arabera antolatuko dira.

Arotz lanetan zur bernizatua erabiliko da.

Galaraziak daude pertsiana biribilgarriak.

Estalkiak makurrak izanen dira, %30 eta %45 bitarteko maldarekin. Estalkiko materiala zeramikazko teila arabiarra izanen da, inguruko teila tradizionalaren antzeko kolorean.

Teilatu-hegalak zurezkoak izanen dira. Gehienez 1,0 metroko hegala izanen dute eta gutxienez 0,60 m-koa.

Fatxada harlangaitzezkoa izanen da, edo morteroz zarpiatu eta kolore neutro argiez pintatuko da. Adreilu zahar estua ere onartuko da, betiere harriarekin edo pinturarekin batera, ez baita onartuko eraikin osoa adreiluz egitea.

Debekaturik daude PVCzko teilatu-hodi eta zorrotenak.

Katalogatutako eraikuntzen fitxa partikularretan seinalatutako osagaiak orain dauden bezala kontserbatu beharko dira eta haiek zaharberritzeko jarduketak soilik onartuko dira.

Onartuko da igerilekuak estaltzea itxitura arinak jarriz, kolore argiko arotz lanekin, beheko solairu baten garaiera gainditu gabe.

Ororbiako 5. exekuzio unitatea

115.8.-5. exekuzio unitatea (UE-5)

1.-Definizioa.

Herrigunearen mendebaldeko ertzean dauden lur batzuk biltzen ditu.

2.-Helburua.

Exekuzio unitate hau mugatu da eskola ekipamendu publikorako lurzorua eskuratzeko.

3.-Ezaugarriak kopurutan.

UE-5 exekuzio unitateak 3.682 m² inguruko azalera du, guztira.

Etxebizitza kopurua: 0

Lagapenak: araudi grafikoan adierazitako lurrak espazio publikorako lagako dira.

4.-Arauketa.

Asiaingo errepideari eta unitatearen mendebaldeko bide berriari begira dauden lerrokadurak nahitaezkoak izanen dira, araudi grafikoan adierazten den moduan.

Eraikuntzak gehienez 6,50 metroko garaiera izanen du eraikuntzaren abioko lerrotik estalkiaren abioko lerroraino, erdiko puntuan. Gailurrerainoko garaiera 7,50 m izanen da. Ez da eraikuntzarik onartuko gehieneko garaieraren gainetik edo sestraren azpitik.

-Baldintza estetikoak:

Fatxada bakoitzak bere konposizioaren legeak beteko ditu (ardatzak, erritmoak, simetriak, materiala, etab.) eraikinaren irudi osoaren barnean. Kalera jotzen duten fatxadek tratamendu zainduagoa izanen dute, ordezkatzen duten dotazioaren osagai adierazgarriak diren aldetik. Eraikinek konposizio libreko fatxadak izan ditzakete, ohikoak ez diren soluzioak erabiltzea bidezkoa denean.

Estalkiaren eta fatxadaren arteko elkargunea elementu bereziren batez nabarmenduko da. Teilatu-hegala edo behar bezain adierazgarria den beste elementuren bat izan daiteke.

Eskualdeko klimari eta eraikuntza tradizionalari egokitutako materialak erabiliko dira. Estalkia jarraitua izanen da, erregularra eta makurra, bi edo lau isurkikoa, eta teilatu-hegala edo fatxadarekiko elkargunea horizontala izanen da. Bestelako estalkiak onartuko dira (estalki lauak), baldin eta eraikinaren irudia inguruarekin bat eginik geratzen bada, kontraste eta nabarmenkeriarik gabe.

-Itxiturak:

Lurzatiak espazio publikora duen itxitura lerrokadura ofizialaren gainean kokatuko da nahitaez.

Lurzatien arteko itxiturak mugen gainean ezarriko dira. Kalera ematen duten itxiturek metro bateko zokaloa eta pilastrak izanen dituzte, inguruan ohikoak diren materialez eginak (ahal dela harrizkoak), eta gainean burdin-hesia, landare-hesia eta abar jar daitezke. Debekaturik daude marka komertzial eta mota guztietako sare metaliko txirikordatuak.

5.-Jarduketa sistema.

Exekuzio unitate hau garatzeko jarduketa sistema desjabetzea izanen da, agiri hau behin betiko onesten denetik 2 urteko epean, gehienez.

6.-Eraikigarritasuna.

Unitate honetarako 0,3 m²/m²-ko eraikigarritasuna proposatzen da.

7.-Lurzoruaren erabilerak:

Eskola ekipamendu publikorako erabilera ezarri da unitate osorako erabilera bakartzat.

Hona hemen erabilera xehakatuen taula, gutxi gorabeherako azalerekin:

Ekipamenduak

500,00 m2

Gune libreak

1.963,56 m2

Aparkalekuak (20 plaza)

224,07 m2

Berdeguneak

550,04 m2

Bideak

232,71 m2

Espaloiak

211,62 m2

8.-Garapen planeamendua onesteko epeak.

Desjabetzea - 2 urte.

Xehetasun azterlana - urtebete.

Urbanizazio proiektua - urtebete.

Urbanizazio obrak ematea - 2 urte.

Iragarkiaren kodea: L0912258