56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udal Planeko Noaingo 5. eremuko
hirigintzako fitxa partikularreko aldaketa xehakatua,
Noain Elortzibarko Udalak sustatua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko apirilaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udal Planeko 5. eremuko hirigintzako fitxa partikularreko aldaketa xehakatua, Noain Elortzibarko Udalak sustatua. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako egunkarietan paratuko, hilabetez, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 49. eta 74. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2009ko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0913675