56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Ordenantza fiskala, jantoki sozialaren zerbitzua
emateko tasa arautzen duena. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2009ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jantoki sozialaren zerbitzua emateko tasa arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko da Jantoki sozialaren zerbitzua emateko tasa arautzen duen udal ordenantza, eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten.

Murchanten, 2009ko apirilaren 8an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0913586