56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDIGORRIA

Minusbaliatuendako txartelen ordenantza

Mendigorriko Udalak, 2009ko apirilaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Mendigorriko minusbaliatuendako txartelen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Mendigorrian, 2009ko apirilaren 7an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0913631