56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MENDIGORRIA

Ordenanza fiskala, Luxuzko gastuen gaineko zerga
arautzen duena. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2009ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2009ko apirilaren 6an.-Alkatea, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0913597