56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEOTZ

Ordenantza, Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak arautzen dituena. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2009ko martxoaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Eraikinak okupatu edo lehen aldiz erabiltzeko lizentziak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan (Leotz), 2009ko apirilaren 6an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0913670