56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

217/2009 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen osaera eta kardugunen izendapena onesten dituena.

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 156/2009 Ebazpenaren bidez eta otsailaren 17ko 162/2009 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren, Ricardo Ruano Enériz jauna Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko idazkari gisa berretsi zen eta honako hauek Batzordeko kide izendatu ziren: Juan Ignacio Zubiaur Carreño, Pilar García García eta Eduardo Sanz Aguirre jaun-andreak, Nafarroako Kirolaren Institutuak proposaturik, Jesús M. Faber Ruiz jauna, Nafarroako kirol federazioek proposatutakoen artetik, eta Alfredo Pastor Nuin jauna, Nafarroako Kirolaren Kontseiluak proposatutakoen artetik.

Martxoaren 10eko 48/2003 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean Kirol Diziplina arautzen duenak, 5.2 artikuluan ezartzen du batzorde horretako kideek, beraien artetik, organoko burua eta buruordea hautatuko dituztela.

Horren ondorioz, Kirol Justiziako Batzordeak, idazkariak aurretik deialdia eginda, bilera egin zuen 2009ko martxoaren 10ean. Bertan, besteak beste, batzordea eratu eta karguak hautatu ziren. Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna batzordeburu izendatu zuen eta Alfredo Pastor Nuin jauna buruorde, kasu bietan aho batez.

Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuak eta aipaturiko martxoaren 10eko 48/2003 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeak, bere kideen artetik, burua eta buruordea hautatu ondoren, Batzordearen osaera eta kargudunen izendapena onestea, ondotik adierazten denaren arabera:

Batzordeburua: Juan Ignacio Zubiaur Carreño jauna.

Batzordeko buruordea: Alfredo Pastor Nuin jauna.

Batzordekidea: Pilar García García andrea.

Batzordekidea: Eduardo Sanz Aguirre jauna.

Batzordekidea: Jesús M.ª Faber Ruiz jauna.

Idazkaria: Ricardo Ruano Enériz jauna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Kirolaren Institutuari, Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuari, Kirol Zuzendariordetzari, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeari, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeko Idazkaritzari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2009ko martxoaren 12an.-Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F0912093