56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa paratzea. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 2an emandako 1794/2008 Ebazpenaren bitartez, liburutegiko arduradun lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2008ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.

María Elena Uriz Olaz eta Miren Pascual Juanto andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 23an emandako 432/2009 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, liburutegiko arduradun lanpostuak aldi baterako betetzeko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2009ko apirilaren 22an.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0914431