56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

163/2009 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren langileak eta diru-baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onesten dituena.

2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legeak 38.6 artikuluan ezartzen du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak edo gizarte edo kultur egoera ahulean daudenak dituzten Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Irakaskuntzetako ikastetxe itunduek bestelako diru-baliabideak eta langileak izanen dituztela, behar diren txosten teknikoek finkatzen dutenaren arabera banatuko direnak, Hezkuntza Departamentuak onetsi beharreko deialdi publiko baten bidez. Hortaz, beharrezkoa da 2009-2010 ikasturtean beharko diren baliabideak esleitzeko deialdia onestea.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, 3.872.034,66 euroko urte anitzeko gastua onetsi zuen, deialdi hori finantzatzeko.

Hortaz, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena ikusirik, non proposatzen baita 2008-2009 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren langileak eta diru-baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onestea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2009-2010 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak onestea.

2. Deialdi honen xedeko langileak eta diru-baliabideak finantzatzeko 3.872.034,66 euroko kostua onestea, gehienez, honela banaturik:

1. 265.566,88 euro, 2009ko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak" izeneko 410003-41140-4811-322000 kontu-sailetik finantzatuko dira. Gainerakoa, 2.606.467,78 euro, 2010eko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontu-sailen kargura.

3. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko apirilaren 21ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan, 2009-2010 ikasturtean, hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko beharrezkoak diren baliabideak emanez hezkuntzako konpentsazioa lortu ahal izateko deialdi publikoaren oinarri arautzaileak

1. Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da langileak eta diru-baliabideak esleitu eta ematea hezkuntza premia bereziak eta hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten Haur Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntzako eta Derrigorrezkoaren Ondoko Hezkuntzako ikasleak (azken hauen kasuan gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpreteendako eta mugitzeko ezgaitasuna duten ikasleen begiraleendako bakarrik) eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei.

Deialdi honetan ulertuko da hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak direla Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 73. artikuluan aipatzen direnak, hots, beren eskolatzearen denbora batean edo osoan hezkuntza arloko laguntza eta arreta berariazkoa behar dutenak, ezgaitasunen bat edo portaeraren nahaste larriak izateagatik.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren baliabideak emanen dira, 2008-2009 ikasturtean emandako langileak aldatu, murriztu edo kenduz, hala badagokio, eta beste baliabide batzuk emanez premia gehiago edo bestelakoak dauden tokietan.

Deialdi honetan ez dira sartzen Hezkuntza Bereziko ikastetxe itundu berariazkoak, ez eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako erdibideko garapenaren nahaste orokorreko unitateetan eta Bigarren Hezkuntzako curriculum bereziko unitateetan diharduten ikasleak ere (begiraleendako baliabideak izan ezik, beharrak mugitzeko ezgaitasunaren ondoriozkoak badira), kasuan-kasuan hezkuntza itun berariazkoa dute eta. Halaber, ez dira sartu curriculum egokitzapenak aurretik egiteko baliabideak, ez eta eskolan atzeratuta dabiltzanen ikasleendako aniztasunari laguntzeko beste neurri arrunt batzuk hartzeko baliabideak ere, horiek itun arrunteko zuzkiduretan sartuta baitaude.

Beraz, oraingo baliabideak aldatu edo luzatzeagatik edo beste batzuk esleitzeagatik ebazpen honen arabera ematen direnak, oso-osorik, hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleendako izanen dira. Premia horiek ezgaitasun fisikoei, psikikoei, zentzumenezkoei lotuak izanen dira edo adimen gaixotasun larria edo portaeraren nahaste larriak adieraziko dituzte. Ikasleak ikastetxe arrunt batean integrazio modalitatean eskolaturik egonen dira.

II. eranskineko 1. eta 2. tauletan adierazitako kategorietako batekoak izan behar dute deialdi honetan aipatu ikasleek, eta baliabide espezializatuak haientzat eskatuko dira.

2. Eskaerak egiteko epea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2.1.a) Aipatu ezaugarriak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eskaera orria aurkeztu beharko dute departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari zuzenduta, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietan edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatzen den Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erregistro orokor elektronikoaren bidez.

2.1.b) Erreserban uzten diren langileak eskatzeko (eranskin honen 5.4 puntua), eskaerak aurkezteko epea 2009ko urriaren 13an bukatuko da, eta horiek ere departamentu honetako Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura igorriko dira. Aurreko lerroaldean aipatu tokietan aurkeztu beharko dira eskaerak.

2.2. Eskaera ikastetxeen erregistro berezian agertzen den ikastetxe bakoitzeko titularrak aurkeztu beharko du. Titularra pertsona juridikoa denean, horren ordezkaritza legala duenak sinatu beharko du, eta horretarako aipatu ordezkaritzaren notario-ahalorde askietsia edo horren fotokopia konpultsatua erantsiko dio eskabideari, ahalorde hori hezkuntza itunak berritu edo aldatzeko beste tramiteren batean aurkeztu denean izan ezik.

Eskabidearekin batera honako hauek aurkeztuko dira:

2.2.a) Beharrezkotzat jotzen diren langileen eta diru-baliabideen xehetasunak. Bereizita zehaztuko dira 2008-2009 ikasturterako eman ziren langileak, zeinen luzapena eskatzen baita, eta eskaera berriak, hots, eskatzailearen iritziz 2009-2010 ikasturterako handitu beharko liratekeenak.

Ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo zentzumenezkoa, adimen gaixotasun larria edo portaeraren nahaste larriak izateagatik hezkuntza premia bereziak edo hezkuntza sostenguko bestelako premia berariazkoak dituzten ikasleen kasuan, eskaera ebazpen honen III. eranskineko orientabideei eta ereduari jarraikiz aurkeztuko da.

Aurkezten diren datuak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako Educa programaren banakako fitxetan agertzen direnekin alderatuko dira.

Mintzamenaren garapeneko atzerapen larrien eta mintzamenaren edo idazmenaren arazo larrien ondorioz ikasteko zailtasun berariazkoak dituzten ikasleen kasuan, ardatz diagnostikoa eskatzen diren agirietan aurkezten diren barematu eta banan-banan administraturiko probetako datuekin alderatuko dira.

2.2.b) Komenigarri irizten zaion dokumentazioa, ikastetxean deialdi honen xede diren ikasleak eta horiei laguntzeko behar diren baliabideak ezagutzeko eta horien balorazio egokia egin ahal izateko.

3. Deialdi honen ebazpenean ematen diren baliabideen diru-zuzkidura, kudeaketa eta ordainketa.

3.1. Deialdi honetan aipatzen diren langileak hauek izan daitezke: pedagogia terapeutikoko irakasleak eta irakasle ez diren langile osagarriak, adibidez ezgaitasunak dituzten ikasleendako begiraleak, entzumen eta mintzameneko maisu-maistrak/irakasleak edo gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretazioko goi mailako teknikariak.

3.2. Irakasleen soldatak, antzinatasuna eta karga sozialak Administrazioak ordainduko ditu zuzenean, ordainketa eskuordetuaren bidez, irakasleen eta ikastetxe bakoitzeko titularraren arteko lan-harremana galarazi gabe, eta Hezkuntza Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik sortzen ez duela, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. Tituluaren arabera.

3.3. Gainerako langileen -irakasleez besteko langile osagarrien- lansaria, antzinatasuna eta karga sozialak ikastetxeko titularrak ordainduko ditu zuzenean eta Hezkuntza Administrazioak konpentsatuko dio titularrari, bi hilabetez behin egindako ordainketen bitartez. Ikastetxearen titularrak, diru-sarrera horiek justifikatzeko, Hezkuntza Itunen Bulegoan, irailean, urtarrilean eta maiatzean aurkeztuko ditu, irakaskuntzatik kanpoko irakasle osagarrien lansarien eta gizarte segurantzaren ordainketaren frogagiria eta dataren egunean kobrantzak eginak dituztela dioen adierazpena, langile osagarriek izenpetua, aurkeztuko ditu.

3.4. Beren ikastetxeetan lan egiten duten erlijiosoen kasuan, Vatikanoren eta Espainiako Estatuaren artean izenpetutako itunak direla-eta PFEZa ordaintzetik salbuetsirik badaude, langile horiek erlijiosoak direla eta enpresari emandako diru-laguntzaren xedeko zeregin eta eginkizunak betetzen dituztela frogatzeko agiria beharko da aurkeztu, baita haien ordainsariak aurreko urteko sozietateen gaineko zergaren aitorpenean sartu direla eta, hala denean, langile autonomoen araubide berezian Gizarte Segurantzari eginiko ordainketen agiriak ere.

4. Deialdi honen bitartez langileak jaso ahal izateko, ikastetxe itunduek Hezkuntza Administrazioaren eta irakaskuntza pribatuko enpresa erakundeen eta sindikatuen artean adostutako neurriak aplikatu beharko dituzte, hain zuzen, itunak eta ebazpen honen 5. oinarrian aipatzen diren diru-laguntzak iraungitzearen ondorioz ukitutako irakasleak eta langile osagarriak birkokatzekoak.

5. Diru-baliabideak eta langileak.

5.1. 2008-2009 ikasturterako maiatzaren 26ko 258/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren diru-baliabideak eta langileak 2008-2009 ikasturtea bukatzean iraungitzen dira.

5.2. 2009-2010 ikasturterako, lehen esleipenean honako langile hauek arituko dira gehienez ere, espezialitateen arabera:

a) Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan deialdi honen 1.A. atalean azaldutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleendako pedagogia terapeutikoko irakasleak: astean 1.610 eskola ordu.

b) Ezgaitasunak dituzten ikasleendako begiraleak: astean 510 ordu.

c) Entzumen eta mintzameneko irakasleak Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzan: astean 310 ordu.

d) Gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretazioko goi mailako teknikaria: astean 5 ordu.

Baliabide horiek ikastetxe berberetan luzatzen ahalko dira edo beste batzuei eman, ebazpen honen 7. oinarrian azaltzen diren proposamenaren eta ebazpenaren arabera.

5.3. Ematen diren diru-baliabideak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren funtzionamendu gastuak hein batean finantzatzeko erabiliko dira.

Diru-baliabide horiek ikastetxe itunduek jasotzen duten modulu ekonomikoko "beste gastu batzuk" sailari erantsiko zaizkio. Horren aplikazioa ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatuko da, hezkuntza ituneko "beste gastu batzuk" sailarekin egiten den prozedura erabiliz, hau da, zenbateko horien aplikazioari buruz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiaren ziurtagiria ikastetxeko titularrak aurkeztuz.

2009-2010 ikasturterako, gehienez ere 30.000 euro ematen ahalko dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzen dieten ikastetxeen bestelako funtzionamendu gastuak finantzatzeko.

Gutxienez pedagogia terapeutikoko irakasle bat duten ikastetxeei diru-kopuru osagarri bat emanen zaie, ikasleei laguntzeak dakartzan beste funtzionamendu gastu batzuetarako. Horretarako, 3.000 euro arte emanen zaizkie pedagogia terapeutikoko gutxienez 3 irakasle dituzten ikastetxeei, 2.000 euro arte pedagogia terapeutikoko gutxienez 2 irakasle dituztenei eta 1.000 euro arte pedagogia terapeutikoko gutxienez irakasle bat dutenei.

5.4. Astean 60 ordu erreserban utziko dira, hezkuntza premia bereziko ikasleei laguntzeko pedagogia terapeutikoko irakasleendako astean 45 ordu ezgaitasunak dituzten ikasleen begiraleendako, astean 30 ordu entzumen eta mintzameneko irakasleendako eta astean 5 ordu gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpreteendako, 2.1.a) atalean eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik irailaren 30era arte sortzen diren premia berriei erantzuteko.

5.5. Deialdi honen xedeko langileak eta diru-baliabideak finantzatzeko kreditua 3.872.034,66 euro ingurukoa izanen da, honela banaturik:

1. 265.566,88 euro 2009ko aurrekontuko "Hezkuntza premia bereziak. Irakaskuntza pribatuarendako diru-laguntzak" izeneko 410003-41140-4811-322000 kontu-sailetik finantzatuko dira.

Gainerakoa, 2.606.467,78 euro, 2010eko gastuen aurrekontuan izen horiekin prestatzen diren kontu-sailen kargura.

Aurrekontuetan hasiera batean aurreikusten zen dirua ekitaldian zehar handitzen bada, langile eta diru-baliabideak eskuratzen diren baliabide berrietara egokitzen ahalko dira, haien zenbatekoaren arabera.

6. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza ituna formalizatzeko dokumentuan, non jasotzen baitira Hezkuntza Administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak elkarrekin dituzten eskubide eta eginbeharrak, klausula gehigarri batean, deialdi honen ebazpenean ikastetxe itundu bakoitzerako onesten diren baliabideak agertuko dira.

Diru-baliabideak 2009-2010 ikasturtea bukatu arte mantenduko dira, baldin eta hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei laguntzeko behar berberek badiraute ikastetxe itundu horietan.

7. Deialdiaren prozedura eta ebazpena.

7.1. Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak izendatzen duen batzorde teknikoak eskaera egiten duen ikastetxe bakoitzaren gaineko txostena prestatuko du. Txosten horiek honako hauek bilduko dituzte:

a) Ikastetxearen identifikazio datuak.

b) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleengan atzeman diren beharren azterlana eta balorazioa.

Txosten horretan sartuko da ikasle horien eskolatzeari erantzuteko behar diren langileen eta diru-baliabideen proposamena.

7.2. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi honen gainean, 7.1 oinarrian aipatzen den batzorde teknikoaren txostenak kontuan hartuz.

Baloratzeko prozesua bukaturik, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak baliabideen behin-behineko proposamena eginen du, ikastetxeei jakinarazi beharko zaiena. 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkezten ahalko dira.

Epe hori bukaturik, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendariak erreklamazioen gainean ebatzi eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari ebazpenaren behin betiko proposamena igorriko dio, ikastetxe interesdunei jakinaraziko zaiena.

7.3. Batzordearen proposamenean ez dira gaindituko 5.2 eta 5.3 ataletan ezarritako kopuru osoak.

Deialdi honen 7.1. oinarriko txosten teknikoetan egindako proposamenak batuta 5.2 eta 5.3 idatz-zatietan finkatutako dirua eta eskola orduen kopuruak gainditzen badira, txostenetan egindako proposamenaren arabera banatuko dira baliabideak.

7.4. Aurkeztutako eskaerak baloratzeaz arduratuko den batzordea honako hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak:

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, edo bere ordezko ikuskatzailea.

-Hezkuntza Premia Berezien Ataleko burua.

-Berariazko Programen Bulegoko burua.

-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.

Idazkaria:

-Departamentuko Idazkaritza Teknikoko legelari bat.

8. Deialdi honetako 5.4 atalean aipatutakoaren arabera erreserban gelditzen diren langileak bidezko kasuetan emanen dira, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, eskaerak baloratuko dituen batzordeak berretsi beharreko txostena ikusirik, 2009-2010 ikasturtea hasi ondoren sortzen diren presako premien arabera (Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak izendatzen dituen teknikariek emanen dute horren berri). Horrelako kasuetan, ez da 7. oinarrian ezarritakoa aplikatuko.

Erreserbako baliabide horiek beste beharrik ez sortzeagatik agortzen ez badira, erreserban iraunen dute, ikasturtea bukatu arte sortzen diren beharretarako.

9. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du behin betiko ebazpena, non ikastetxe interesdunek egiten dituzten erreklamazioen ondoriozko aldaketak sartuko baitira, halakorik badago, bai eta erreserba epean emandako baliabide berriak ere. Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean.

10. Deialdi honen eta oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, deialdi hau argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hezkuntzako kontseilariak gora jotzeko errekurtsoari buruz ematen duen foru aginduaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da.

II. ERANSKINA

1. taula.-Pedagogia terapeutikoko irakasleen ardurapeko hezkuntza premia bereziak

Haur Hezkuntza:

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Adimenaren atzerapena.

-Garapenaren nahaste orokorra.

-Portaeraren nahaste larriak.

-Mugimenaren nahaste larria.

-Hipoakusia neurosentsorial bilateral larria eta sakona.

-Ikusmen eskasia larri eta sakona, eta itsutasuna.

-Askotariko ezgaitasuna.

Lehen Hezkuntza:

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Adimenaren atzerapen txiki edo arina, moderatu edo ertaina.

-Garapenaren nahaste orokorra.

-Portaeraren nahaste larriak.

-Adimen gaixotasun larria.

-Mugimenaren nahaste moderatua eta larria.

-Hipoakusia neurosentsorial bilateral ertaina, larria eta sakona.

-Ikusmen eskasia moderatu, larri eta sakona, eta itsutasuna.

-Askotariko ezgaitasuna.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, DBHko 1.a eta 2.a.

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Adimenaren atzerapen txiki edo arina, moderatu edo ertaina.

-Garapenaren nahaste orokorra.

-Hizkuntza hargarri-adierazgarriaren nahaste mistoa (F.80.2).

-Irakurmenaren nahastea. (F81.0) (DSMIV/CIE 10).

-Portaeraren nahaste larriak.

-Adimen gaixotasun larria.

-Mugimenaren nahaste moderatua eta larria.

-Hipoakusia neurosentsorial bilateral ertaina, larria eta sakona.

-Ikusmen eskasia moderatu, larri eta sakona, eta itsutasuna.

-Askotariko ezgaitasuna.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, DBHko 3.a eta 4.a.:

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Curriculumean sartzeko egokitzapenak, zentzumenezko edo mugitzeko ezgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek behar dituztenak.

2. taula.-Entzumen eta mintzameneko irakasleen ardurapeko hezkuntza premia bereziak

Haur Hezkuntza:

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Mintzamenaren eta/edo komunikazioaren atzerapen edo nahasteak, ezgaitasun psikiko, entzumenezko edo mugitzekoari lotuak.

-Atzerapen larriak ahozko hizkuntza (ama hizkuntza) garatzean.

-Hizketarako zailtasun larri organikoak (erbi-ezpaina edo ahosabaiko artesia).

Lehen Hezkuntza:

Honako hauei loturiko hezkuntza premia bereziak:

-Mintzamenaren eta/edo komunikazioaren atzerapen edo nahasteak, ezgaitasun psikiko, entzumenezko edo mugitzekoari lotuak.

-Hizketarako zailtasun larri organikoak (erbi-ezpaina edo ahosabaiko artesia).

-Hizkuntza hargarri-adierazgarriaren nahaste mistoa. (F80.2)

-Irakurmenaren nahastea. F81.0 (DSMIV eta GNS 10).

3. taula.-Entzuteko ezgaitasun sakona duten ikasleak, gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretazioko goi mailako
teknikariak hartzen ahal dituenak.

HURRENKERA

ZENBAKIA

IZEN-DEITURAK OSORIK

ONARTU ZENEKO

URTEA

MAILA ETA ETAPA

(2009-2010)

BALORAZIO

PSIKOPEDAGOGIKOA ETA DATA

CURRICULUM

ERREFERENTEA

GAZTELANIAZKO ZEINU HIZKUNTZAKO

INTERPRETEAREN BEHARRA

4. taula.-Mintzamenaren ezgaitasun eta/edo nahaste larriei loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak

1. TALDEA: IKASETXEAN DIRAUTEN IKASLEAK, LUZAPENA ESKATU DUTENAK

*

2. TALDEA: IKASLE ESKOLATU BERRIAK

*

3. TALDEA. IKASLE ESKOLATUAK, IKASTURTE HONETARAKO BALIABIDE HORNIDURARIK HARTU EZ DUTENAK ETA 2009-2010 IKASTURTERAKO ESPEZIALISTA BEHAR DUTENAK.

*

4. TALDEA: IKASTURTEAN ZEHAR HPBREN BEHARRA IZATEARI UTZI DIOTEN IKASLEAK.

*

5. TALDEA: IKASTETXEA UTZI DUTEN IKASLEAK

*

* X batez markatu dagokion laukitxoa.

HURRENKERA

ZENBAKIA

IZEN-DEITURAK OSORIK

ONARTU ZENEKO

URTEA

OSAG.

ETA ETAPA

(2009-2010)

BALORAZIO

PSIKOPEDAGOGIKOA

ETA DATA

ERREFERENTZIA

KURRIKULARRA

ASTEKO SOSTENGU

SAIO ESKATUAK

BEGIRALEAREN BEHARRA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

LOGOPEDIA

III. ERANSKINA

Ikastetxeek, ezgaitasunari loturiko HPBko ikasleei buruz, erantsi beharreko dokumentazioa betetzeko argibideak

Ikasle hauek hezkuntzan aurrera egiteko, ohiko inguruan, curriculumaren oinarrizko alderdi batzuen egokitzea behar dute, eta irakasle espezialistek berariaz eta sistematikoki esku hartzea, etengabe eta arreta handiz.

Ezgaitasuna duten ikasleen balorazio pedagogikoa egiteko, II. eranskineko 1. eta 2. tauletan agertzen diren kategoriak eta "Ezgaitasunaren edo gaitasun handiaren ondoriozko egoera pertsonalei loturiko HPBak dituzten ikasleendako informazioa biltzeko Liburuxkan" dauden irizpideak erabiliko dira. Liburuxka hori Nafarroako Gobernuak banatuko du, ikasleen banakako fitxa betetzeko.

CREENAko berariazko lantaldeek aztertuko dute aurkezten den dokumentazioa.

1.-Ikasle bakoitzari buruz aurkeztu beharreko datuak:

-Izen-deitura osoak.

-Jaioteguna.

-2009-2010 ikasturteko maila eta etapa.

-Balorazio psikopedagogikoa eta data. (Diagnostikoa eta egiten duen profesionala adierazi beharko dira).

-Curriculum erreferentea eta egindako Curriculuma Norbanakoari Egokitzea.

-Espezialistaren laguntzako zenbat saio behar dituen astean. Pedagogia terapeutikoa eta/edo entzumen eta mintzameneko maisu/maistra.

-Ezgaitasuna duten ikasleendako begiraleen beharra. (Kasuan kasuko CREENAko berariazko lan taldeak baloratu eta berretsia).

-Gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretearen beharra. (CREENAko entzumen eta mintzameneko berariazko lan taldeak baloratu eta berretsia).

2.-Azterlan hori errazteko, 4. taula bete beharko da, bost ikasle talde hauetako bakoitzari buruz:

-1. taldea. Luzapena eskaturik, ikastetxean jarraitzen duten ikasleak

-2. taldea. Lehen aldiz eskolatutako ikasleak

-3. taldea. Eskolatuta egonik, aurtengo ikasturterako baliabiderik jaso ez dutenak eta 2009-2010 ikasturterako espezialista behar dutenak.

-4. taldea. Ikasturtean zehar HPBren beharra izateari utzi dioten ikasleak.

-5. taldea. Ikastetxea utzi duten ikasleak.

3.-Dokumentazio berria kasu hauetan erantsi beharko da:

-1. taldeko ikasleen kasuan: ikasleek ikastetxean jarraitu eta haientzako logopediako laguntza eta pedagogia terapeutikoko irakasleak luzatzeko eskatzen bada.

-2. taldeko ikasleak badira (ikastetxean lehen aldiz eskolatutako ikasleak).

-3. taldeko ikasleak badira (eskolatuta egonik, aurtengo ikasturterako baliabiderik jaso ez dutenak eta 2009-2010 ikasturterako espezialista behar dutenak).

Kasu horietan erantsi beharreko dokumentazioa:

-1. taldeko ikasleendako, kasu hauetan aurkeztuko dira agiriak:

  • Ebaluazio psikopedagogiko gaurkotua, non hezkuntza premia bereziak zehazten baitira, Pedagogia Terapeutikoko irakasleen laguntzarekin segitzeko arrazoiak azaltzen dituztenak.
  • Entzumen eta mintzameneko irakasleen laguntzarekin segitzea eskatzen duten ikasleen mintzamen eta komunikazioaren ebaluazioko azken txostena. Txosten horretan, proba estandarizatuen bidez, ikasleen hizkuntza ekoizpena aztertuz, haurra dagoen hizkuntza mailaren eta haren adin kronologiko edo mentalaren arteko desoreka frogatu beharko da, bai ulermenaren mailan, bai adierazpenarenean, eta honako kontu hauek ere bai: ezaugarriak, zailtasunak eta ahozko mintzamenaren kontuetan (fonetikan eta fonologian; morfosintatxian; lexikoan eta semantikan; pragmatikan) lorturiko maila. Irakurtzeko nahasteen kasuetan, proba estandarizatuen bidez, banan-banan azterturik, irakurtzeko eta idazteko prozesu bakoitzean duen maila frogatu beharko da, eta daraman desoreka kurrikularra ere bai.

CREENArem http://www.pnte.cfnavarra.es web orrian ereduko txosten bat dago.

-2. eta 3. taldeko ikasleentzat, balorazio psikopedagogiko eguneratua aurkeztuko da, non langile espezializatuak behar dituzten hezkuntza premia bereziak zehaztuko baitira.

-Adimen gaixotasun larri bati edo portaeraren nahaste larri bati loturiko hezkuntza sostenguko hezkuntza premia berariazkoak sortzen dituzten 1., 2. eta 3. mailetako ikasleendako, portaeraren nahaste larriei buruzko agiriak, gorabehera hauek adierazi behar direla:

  • Ikasleak tratamendu farmakologiko loturik hartzen duen edo ez.
  • Ikasleak tratamendu terapeutikorik hartzen duen edo ez.
  • Ikasleak sortzen dituen beharren esparrua:
  • Kurrikularrak.
  • Txera eta emozioen arlokoak.
  • Sozialak
  • Portaera arlokoak.

-Gaztelaniazko zeinuen hizkuntzaren interpretea eskatuz gero, txosten bat aurkeztu beharko da, entzuteko ezgaitasuna daukan ikasleak gaztelaniazko zeinuen hizkuntza bere inguru sozialean erabiltzen duela frogatzen duena.

IV. ERANSKINA

Entzumen eta Mintzameneko profesionalek parte hartzeko orientazioak.

-Entzumen eta Mintzameneko profesionalak edo logopedak ezgaitasun psikiko, fisiko edo zentzumenezkoaren ondorioz komunikazio eta mintzamenaren arloan hezkuntza premiak dituzten ikasleekiko jarrera lehentsiko du, ikasleen adina eta Pedagogia Terapeutikoko irakaslearen laguntza kontuan hartuz, eta atzeratze edo nahaste larriei loturik mintzamen eta komunikazioaren arloan zailtasun larriak dituzten ikasleekiko jarrera ere bai, curriculumean sartzeko zailtasunak baitituzte eta ikasteko arazo larriak sortzen baitituzte.

-Ezgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetan badaude eta mintzamen eta komunikazioaren garapen funtzional bat lortu badute, Pedagogia Terapeutikoko profesionala izanen dute ardatz mintzamen eta idazmenaren arloko beharrei erantzun bat emateko.

-Irakurketaren nahastearen kasuetan, Entzumen eta Mintzameneko profesionalak, Lehen Hezkuntzan, eta Pedagogia Terapeutitikoko profesionalak, Bigarren Hezkuntzako 1. zikloan, irakurri eta idazteko prozesuak gaiberritzea izanen dute ardatz, beren esku-hartzean eta, beraz, nahaste horren ondoriozko atzerapen kurrikularrei ikastetxeak aniztasunari laguntzeko gauzatzen dituen beste neurri batzuen bidez emanen zaie erantzuna.

Iragarkiaren kodea: F0914380