56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ATARRABIA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak, hutsik

Udalerri honetako bake epaile titularraren izendapenaren muga-epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/95 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa bete dadin, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bilduz, interesaturik dagoen orok eskabidea aurkez dezan Herritarrak Hartzeko Udal Bulegoan.

Atarrabian, 2009ko martxoaren 31n.-Alkatea, Pello Gurbindo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: L0913620