56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Informazio publikoa. Mauleon kalearen luzapena
eta La Torre Monreal parkea urbanizatzeko proiektua

Tuterako Udalak 2009ko martxoaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Mauleon kalearen luzapena eta La Torre Monreal parkea urbanizatzeko proiektua, José Ignacio Zuazu Moneok eta bere taldeak prestatua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2008ko urriaren 29an ikus-onetsia. 5.529.574,94 eurotan zenbatetsi da, honako hauek barne: exekuzio materiala, industria mozkina, BEZa, proiektua prestatzeko eta obra zuzentzeko ordainsariak eta jabetzen eta eskubideen kalte-ordainak.

Hogei egun balioduneko jendaurreko epea irekiko da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espediente horrek ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten idatziz, aurka egiteko okupazio behar horri, oinarrizko edo formazko arrazoiak direla eta.

Urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da beste horrenbeste eguneko epean, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin eta bete dezan.

Tuteran, 2009ko apirilaren 22an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0914433