56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Iruña

Merkatarien elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa,
2009. urtean merkataritza sustatzeko jarduerak gauzatze aldera

Alkatetzak 2009/04/27an emandako ebazpenaren bidez merkatarien elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, 2009. urtean merkataritza sustatzeko jarduerak gauzatze aldera.

Laguntza-eskabideak ondoko tokietan aurkeztu behar dira: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Descalzos k., 2-2. solairua, San Saturnino k., 2-beheko solairua, Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua, Armada etorbidea, 2-5. solairua, Zapateria k., 40-beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdian adierazitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Agiriak non jaso: Merkataritza eta Turismo Alorrean (Iruñeko Udala-Udaletxe plaza zk. g., 4. solairua), edo Udalaren web gunean: www.pamplona.es.

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 27an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0914719