56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

U.I. XXIII Arrosadia-Sadar unitateko (C.A. Osasuna) ZNO-1
zona birzatitzeko proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-21
banaketa eremuan. Alegazio txostenaren onespena
eta behin betiko onespena

"U.I.XXIII Arrosadia-Sadar unitateko ZNO-1 zona birzatitzeko proiektua (JOB/3-02-2009) hasiera batean onetsi ondoren, jendaurreko aldia igaro delarik; ikusirik agiriaren jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioen txostena, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2009ko apirilaren 3an eman txostenarekin bat, hau erabaki da.

1. Onestea talde prestatzaileak emandako alegazio txostenak (horietako lau, 2009ko martxoaren 26koak, eta azkena, martxoaren 30ekoa), alegazio horiek baiesteko eta ezesteko emandakoak, txosten horietan dauden azalpenekin bat.

2. Onestea jendaurreko aldiaren ondorioz egindako aldaketak eta birzatiketa proiektuko behin-behineko likidazioaren kontuaren aldaketa; orobat, Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak 2009ko apirilaren 3an eman txostena; txosten horretan hirigintza kudeaketako gastuen (urbanizazio kuotak zehaztean aintzat hartuko diren gastuen) %4 aipatzen da, 199.232,84 euro egiten duena.

3. Behin betikoz onestea, Iruñeko Udal Planeko ARZ-21 banaketa eremuan, UI.XXIII "Arrosadia-Sadar" unitateko ZNO-1 zona birzatitzeko proiektuaren testu bategina, Club Atlético Osasunak aurkeztua, tramita dadin.

4. Erabaki hau igortzea talde prestatzaileari, interesdunei, Iruñeko Udalaren Ondare Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko 7. Jabetza Erregistroari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913646