56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

C.A. Osasuna: U.I. XXIII Arrosadia-Sadar unitateko ZNO-1
zonako urbanizazio proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-21 banaketa eremuan

"Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2009ko apirilaren 3ko txosten teknikoarekin bat, honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea U.I. XXIII Arrosadia-Sadar unitateko ZNO-1 zonako urbanizazio proiektua, Iruñeko Udal Planeko ARZ-21 banaketa eremuan, Club Atlético Osasunak aurkeztua. Behin betiko onespena emateko baldintza da testu bategina aurkeztea, non zuzendu beharko baitira bai Hirigintza Gerentziako txosten teknikoan adierazitako alderdiak bai jendaurreko aldian sor daitezkeenak.

2.-Erabaki hau eta urbanizazio proiektuaren ale bat igortzea Nafarroako Gobernura, Kirol Departamentura, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura; orobat, Sprin eta Nasuinsa sozietate publikoetara, beren eskumeneko esparruan adierazi beharrekoa adieraz dezaten.

3.-Espedientea jendaurrean edukitzea, hogei eguneko epean, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina eta espedientea Udalaren Hirigintza Gerentzian ikusgai edukitzea bulego orduetan (Armada etorbidea, 2-6.a). Halaber, para bedi Udaleko iragarki oholean eta argitara bedi herrialdeko prentsan."

Iruñean, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913645