56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Guelbenzu karrikako 26an eta 28an igogailuak paratzeko, barne patiora jotzen duten lerrokadurak aldaturik. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ple 02-abr-09 (5/CU)

"Guelbenzu karrikako 26an eta 28an igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2009.1.20), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Guelbenzu karrikako 26an eta 28an igogailuak paratu beharrez barne patiora jotzen duten lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Elena Peña Marcosek jabeen elkartearen izenean sustatu duena.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, bai eta ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913595