56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Barne fatxadara jotzen duten lerrokadurak aldaturik igogailuak paratzeko Gorriti karrikako 10eko bizilagunek aurkeztu duten xehetasun azterlanari egindako alegazioen txostena.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen.

Ple 02-abr-09 (3/CU)

«Gorriti karrikako 10ean igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik jendaurrean egoteko epea iraganik eta Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko teknikariaren txostenarekin bat:

1.-Onestea Miguel Ángel Zalba Echezuriren idatziari erantzunez talde prestatzaileak eta Udaleko arkitektoak alegazioen gainean egin dituzten txostenak eta, hartara, lehen eta bigarren alegazioak osoki ezestea eta hirugarren alegazioan negoziatzeko egiten den eskaintza gogoan hartzea.

2.-Behin betikoz onestea barne fatxadara jotzen duten lerrokadurak aldaturik igogailuak paratzeko Gorriti karrikako 10eko bizilagunek aurkeztu duten xehetasun azterlana.

3.-Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Iruñean, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0913594