56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Arazuriko 656. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Udal honek, 2009ko apirilaren 3an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea Arazuriko 656. lurzatiko fatxadak antolatzeko xehetasun azterlana, Francisco Aldaba Floresek sustatua, Uhalte eta Salinas arkitektoek prestatua eta EHAEOk 2008ko urriaren 22an ikus-onetsia.

Bigarrena.-Behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikulua bete dadin.

Hirugarrena.-Xehetasun azterlanaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea hamabost eguneko epean, aipatu Foru Legearen artikulu berak horrela xedatzen baitu.

Laugarrena.-Sustatzaileari erabaki honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2009ko apirilaren 8an.-Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0913585