56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko UE 4.3 unitateko katastro lurzatietako xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko apirilaren 1eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Noaingo U.E. 4.3 unitateko 1237, 1238, 1239 eta 1240. katastro lurzatietako xehetasun azterlana, baina soilik atzeko lerrokadurei dagokienez, ez baita alboko lerrokadura onetsi. José Alberto Atáun Armendárizek sustatu du azterlana, Noaingo Imarkoaingo Kontzejua kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakietako bizilagunen izenean.

Erabaki hori iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuko da eta aldameneko bizilagunei jakinaraziko zaie, aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz.

Noainen, 2009ko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0913673