56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Loturarik gabeko plan berezia. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2009ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen loturarik gabeko plan berezia, baratzeak eta etxolak dituzten bi eremuri dagokienez: 2. poligonoko 511, 512 eta 513. lurzatiak, Bajocampo alderdian, eta 10, 199 eta 200. lurzatiak, Campolarraga alderdian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70, 72 eta 75. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2009ko apirilaren 7an.-Alkate udalburua, Javier Osés Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0913609