56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LUZAIDE

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2009ko apirilaren 14an emandako 13/09 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da urbanizazio proiektua, Bostargi, S.L. enpresak 1. poligonoko 107 eta 80. lurzatietan sustatua, Mariano Oteiza Arrechea eta Jon Joseba Oteiza Galain arkitektoek prestatutako dokumentuari jarraituz, EHAEOk 2007ko irailaren 12an ikus-onetsia baita. Orobat, ondotik proiektua osatu duten 1 eta 2 dokumentuak ere onetsi dira, arkitekto horiek berek prestatuak 2008ko abenduan eta 2009ko otsailean, hurrenez hurren. Behin betiko onetsi ahal izateko Luzaideko Udalaren Zerbitzu Teknikoek 2009ko martxoaren 16an prestatutako hirigintzako txosteneko 2 eta 4 puntuak bete beharko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 134 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesaturik dauden guztiek aztertu eta komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten.

Luzaiden, 2009ko apirilaren 14an.-Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L0913905