56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEOTZ

Desafektazioa

Leozko Udalak, 2009ko martxoaren 27ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Artariaingo 11. poligonoko 5. lurzatiko iparraldean dagoen etxartea osatzen duen 14 metro koadroko herrilurraren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen direnez gero, aldaketaren helburua da metro horiek jabari publikoko edo erabilera publikoko ondasuna izan daitezen, zertarako eta ondotik lur hori besterentzeko aipatu etxarte horren ondoko 5. lurzatiaren jabeari salduz.

Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10, 12 eta 122. artikuluetan eta hurrengoetan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean haiekin bat datozen artikuluetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan, 2009ko apirilaren 6an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0913669