56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LARRAGA

Birzatiketaren hasierako onespena

Larragako Udalak, 2009ko otsailaren 12an, hasiera batez onetsi zuen 2-Iparra unitatea birzatitzeko proiektua, bertako Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Espedientea eta erabakia jendaurrean izanen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen. Behin betiko onetsi ahal izateko baldintza izanen da tramitatzen ari den planeamenduko aldaketarekin bat etortzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

Larragan, 2009ko otsailaren 13an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0914467