56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2008ko kontu orokorra

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2008ko kontuen espedientearen aldeko txostena eman zuen, 2009ko martxoaren 13an egin osoko bilkura arruntean.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Aguilar Kodeskoan, 2009ko apirilaren 7an.-Mankomunitateko burua, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0913599