56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALLO ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2009ko ekitaldi aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Allo Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2009ko apirilaren 2an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen:

1.-Hasiera batean onestea 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2.-Aditzera ematea agiriak ikusgai egonen direla Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen administrazio egoitzan (Alloko Herriko Etxea, 2. solairua; Fueros plaza, 5) hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Allon, 2009ko apirilaren 7an.-Mankomunitateko burua, Amaya Chocarro Velasco.

Iragarkiaren kodea: L0913592