56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2009ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, hamabortz eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko direla, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2009ko martxoaren 23an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0913650