56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MEANO

2008ko kontu orokorra

Meanoko Kontzejuak, 2009ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran eta Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2008ko ekitaldiko kontuen espedientearen aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Meanon, 2009ko apirilaren 14an.-Kontzejuburua, Santos Martínez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0913699