56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MEANO

2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena

Meanoko Kontzejuak, 2009ko apirilaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Meanon, 2009ko apirilaren 14an.-Kontzejuburua, Santos Martínez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L0913698