56. ALDIZKARIA - 2009ko maiatzaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

45/2009 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen barruko lantokiko prestakuntzako moduluaren garapena arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen duenez, lanbide heziketako irakaskuntzen curriculumean lantokietako prestakuntza praktikorako fase bat jasoko da.

Hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan lantokiko prestakuntzako modulua ere sartuta dago, heziketa zikloen curriculumean.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren lanbide heziketako antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren V. kapitulua lanbide heziketari eta Enpresari buruzkoa da eta, dekretu horren barrenean, 22. artikuluan, lantokietako prestakuntza ezarri eta Hezkuntza Departamentuaren esku uzten da modulu horren garapenari dagozkion alderdi guztiak arautzea.

Testuinguru horren barrenean, kontuan hartu beharra dago herrialde aurreratuenetan ezarritako lanbide heziketaren sistemek, haien artean desberdinak izan arren, zerbait komuna dutela, alegia eskola eta enpresa harremanetan jartzeko loturak ezarri dituztela, prestakuntza sistema horien eraginkortasuna nabarmen areagotzen dutenak.

Lanbide heziketako sistemak enpresen munduarekin harremanetan jarri, eta prestakuntza eta ekoizpen sistemen artean ezagutzaren eta lan jardunbideen trukaketa erraza izateko, Espainian erabaki da ikasleek enpresetan bete beharreko prestakuntza aldi bat ezartzea, nahitaezkoa, hezkuntza sistemako lanbide heziketako tituluen katalogoa osatzen duten heziketa ziklo guztietan; lantokiko prestakuntzako lanbide modulua izenekoa lanbide heziketaren egungo sistemaren nortasunaren ezaugarri nagusietako bat da.

Lantokiko prestakuntzako moduluan prestakuntzako praktika batzuk biltzen dira; horien edukien oinarria titulu bakoitzaren lanbide ezaugarriek berezkoak dituzten ekoizpen jarduera batzuk dira.

Prestakuntza horren gakoa da enpresan bertan betetzen dela, eta bertan ikasleak, ikasle izateari utzi gabe, lan egoeran sartu eta lanbide bateko lanpostuekin zerikusia duten jarduerak betetzen dituzte, hasierako hurbilketa egiteko ekoizpen prozesuetara, lanaren antolaketa teknikora eta lan eta gizarte arloko harremanetara. Helburu horiek lortzeko, ikasleek ikastetxeak eta lantokiak horretarako izendatuko dituen tutoreen orientabideak eta aholkuak jasoko dituzte.

Lantokiko prestakuntzako moduluaren bidez, helburu orokor batzuk lortu nahi dira, lan munduak berezkoak dituen lan metodoen eta ekoizpen prozesuen ezagutzarekin lotutakoak; merkaturatze sistemekin, kudeaketa ekonomikoko sistemekin eta enpresetan ezarritako gizarte eta lan harremanekin. Horrez gain, enpresatik egiaztatu ahal izanen da ikasleek nola erantzuten duten egiazko lan egoera eta prozesu batzuen aurrean. Era berean, beste xede bat da ikasleei prestakuntza ematea lanbidean jarduteak atxikiak dituen alderdi, balio eta jarreretan, hala nola, lan ingurune berrietara egokitzea, erantzukizuna, eta norberaren mugak eta lanekoak gainditzen joatea, faktore erabakigarriak baitira tituludun gazteak laneratzeko orduan.

Lantokiko prestakuntzako moduluaren bitartez, enpresaburuak zuzenean parte hartzen du etorkizuneko profesionalen ebaluazioan eta, aldi berean, irakaslanaren kalitatea frogatzen du eta ikastetxean ematen diren edukiak erabilgarriak eta egokiak ote diren jakiten. Enpresen parte-hartzeari esker, hezkuntza sistemako lanbide heziketak kontrasterako kanpo-tresna bat du, irakaskuntza hauekin bilatzen diren helburuak lortzen ote diren frogatzeko bide ematen duena, eta, beraz, lantokiko prestakuntza prestakuntza sistemaren kalitatea zehazteko gakoa bilakatzen da.

Lantokiko prestakuntza behar den moduan garatzeko erronkari aurre egin eta modulu honetarako deskribatutako helburuak lortzeko, beharrezkoa da hezkuntza administrazioak eta enpresek batera lan egitea. Bi esparru horien arteko koordinazioa eta ahaleginak bateratzea ezinbesteko baldintza da prestakuntzaldi honetatik espero diren emaitzak onak izan daitezen eta, beraz, beharrezkoa da arautzea irakaskuntza hauen garapenean eragina duten alderdi didaktikoak eta antolaketakoak.

Horregatik guztiagatik, eta honako hauek kontuan hartuta: Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako aldeko txostena, lantokiko prestakuntzako modulua arautzeko xedea duena, hezkuntzako sistemako lanbide heziketako irakaskuntzen parte den aldetik; Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.2 artikulua; Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretua; eta Irakaskuntza ez-unibertsitarioen arloko eginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzea onetsi zuen abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. kapitulua

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Aplikazio esparrua.

Foru agindu hau Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan aplikatuko da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako lanbide heziketako heziketa zikloak ematen dituztenetan.

2. artikulua. Lantokiko prestakuntzako moduluaren nahitaezko izaera.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan lanbide heziketako heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxeek nahitaez antolatu beharko dituzte lantokiko prestakuntza moduluak, heziketa ziklo bakoitzerako foru dekretu bidez ezarritako curriculumean sartutakoak.

II. kapitulua

Lantokiko prestakuntzako modulua

3. artikulua. Kontzeptua.

Lantokiko prestakuntzako modulua prestakuntza plan bat da, nahitaezkoa, zeinaren bitartez ikasleek beren lanbideetako lanpostuen gaineko jarduerak eta eginkizunak betetzen dituzten.

Prestakuntza horren ezaugarri nagusia da enpresaren egiazko ekoizpen esparruan gauzatzen dela; bertan, ikasleek, ikastetxeko tutoreen eta enpresak horretarako izendatutako arduradunen orientabideei eta aholkuei jarraikiz, prestakuntza planean jasotako zereginak betetzen dituzte, lan munduak berezkoak dituen jarrerak eta jokabideak praktikatuz.

Horrez gain, lantokiko prestakuntza lanbide heziketaren sistemaren kalitatea kanpotik egiaztatzeko elementu garrantzitsua da.

4. artikulua. Helburuak.

lantokiko prestakuntzako moduluaren helburuak hauek dira:

a) Ikastetxean titulu bakoitzerako eskuratutako lanbide gaitasunak eta lan metodoak aplikatzea egiazko ekoizpen egoera batean.

b) Ekoizpen prozesuen, kudeaketa ekonomikoaren, enpresetako lan eta gizarte harremanen sistemaren eta produktuen merkaturatzearen ikuspegi osatua bereganatzea.

c) Heldutasun profesionala lortu eta ekoizpen ingurune berrietara egokitzen laguntzea.

d) Ikasleen gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzea egiazko lan egoeretan, enpresen partaidetzarekin.

e) Tituludun gazteak laneratzen laguntzea.

f) Lanbide heziketako ikastetxeen eta enpresen arteko lankidetza hobetzea.

III. kapitulua

Lantokiko eta enpresako prestakuntza

5. artikulua. Modulua egiteko eremuak.

1. Modulu hauetako prestakuntza ikasleek eginen dituzte enpresetan edo enpresa talde edo elkarteetan eta erakundeetan, heziketa zikloak zein lanbide arloan dauden, horiekin lotutako jarduerak betetzen dituztenetan. Hori dela eta, ikastetxeek behar beste prestakuntza postu eskaini beharko dizkiete beren ikasleei, eta postu horietan modu egokian bete beharko da foru dekretu bakoitzean, tituluaren ezaugarri profesionalekin bat, lantokiko prestakuntzako modulurako ezarritako curriculuma.

2. Hezkuntza Departamentuak enpresa katalogo bat edukiko du lantokiko prestakuntzako modulua garatzeko, eta horretatik abiatuta emanen dizkio orientabideak ikastetxe bakoitzari bere inguruko enpresek prestakuntza ekintza honetan laguntzeko dituzten baldintzei eta egokierari buruz.

3. Prestakuntza modulu hau beste herrialde batzuetan ere egin ahal izanen da, aitorpen ofiziala duten Europako programen bidez edo herrialde horietako enpresa edo erakundeekin lankidetza hitzarmenak izenpetuz. Betiere, arau indardunek ezarritako baldintzak betez eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren baimenarekin.

4. Salbuespen gisa, eskualde zehatz batzuetan edo ekoizpen sektore jakinetan enpresa batek eskainitako lanpostu kopurua aski ez bada lantokiko prestakuntzako moduluaren ikasketa emaitzak lortzeko, tutoreak eta Lanbide Arloko Departamentuko buruak beste lantoki batzuk aukeratu beharko dituzte bertan kokatzeko prestakuntza programa, helburuak osotara betetzen direla bermatze aldera. Edozein kasutan ere, hautatutako lantokiak ez dira hiru baino gehiago izanen.

6. artikulua. Enpresekiko lankidetza hitzarmenak.

1. Lantokiko prestakuntzako modulua egiteko, beharrezkoa da ikastetxeak eta enpresa edo erakunde laguntzaileak aurrez lankidetza hitzarmen berariazko bat izenpetuta edukitzea.

2. lantokiko prestakuntzako modulua egiteko lankidetza hitzarmen berariazkoak idatziz formalizatu beharko dira eta enpresa edo erakunde laguntzailearen legezko ordezkariak eta ikastetxeko zuzendariak izenpetu beharko dituzte, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Ataleko buruak ikus-onetsia emanda, Hezkuntza Departamentuak ezarritako ereduaren arabera.

Hezkuntza Departamentuak enpresa edo entitate laguntzaile bakoitzean lantokiko prestakuntzan ari diren ikasleen berri emanen die Lan Ikuskaritzaz arduratzen den organismoari.

3. Hitzarmen horien gutxieneko iraupena bi urtekoa izanen da izenpetzen direnetik, eta besterik gabe luzatu direla ulertuko da sinatzaileetako batek ere kontrakorik adierazi ezean.

4. Lankidetzako hitzarmen berariazkoak hitzartutako edo luzatutako denbora iraganik amaituko dira, edo bi aldeetako batek salatuz gero; kasu horretan, beste aldeari jakinarazi beharko dio, gutxienez hamabost egun lehenago eta arrazoi hauetakoren batean izan beharko du oinarri salaketak:

a) Enpresa edo erakunde laguntzaileak edo ikastetxeak bere jarduera bertan behera uztea.

b) Lankidetza hitzarmen berariazkoan ezarritako baldintzak ez betetzea, prestakuntza jardueren desegokitasuna edo lantokiko prestakuntzako modulua betetzean araudi indarduna urratzea.

c) Ikastetxeko zuzendariaren eta enpresa edo erakunde laguntzailearen adostasuna.

d) Prestakuntza gauzatzea galarazten duen ezinbesteko arrazoia.

5. Lankidetzako hitzarmen berariazkoaren aplikazioa amaitu ahal izanen da, ikasle baten edo batzuen kasuan, ikastetxeak edo enpresak zein bere aldetik erabakita, edo biek batera, honako kasu hauetan:

a) Behien eta berriz ez etortzeak eta/edo berandu etortzea, justifikatu gabe.

b) Aprobetxamendu eskasa edo jarrera desegokia, interesatuari entzun ondoren.

c) Ikaslearen eskaera arrazoitua.

Lankidetzako hitzarmen berariazkoak amaituz gero, edozein kasutan, ikastetxeak horren berri eman beharko dio Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalari.

6. Hezkuntza Departamentuak akordioak eginen ditu eskualde, estatu edo nazioarteko erakunderekin edo enpresa talde edo elkarteekin, lantokiko prestakuntza egiteko lanpostuen behar besteko eskaintza taxutzeko, kalitate frogatuko irizpideekin. Akordio horietan sartutako ikastetxeek ez dute artikulu honen 1. atalean deskribatutako lankidetza hitzarmenak bere izenean izenpetu beharrik izanen.

7. artikulua. Ikasleen eta enpresa edo erakunde laguntzailearen arteko harremana.

1. Lantokiko prestakuntza egiteko lankidetzako hitzarmen berariazkoaren ondorioz, ikaslearen eta enpresa edo erakunde laguntzailearen arteko harremanak ez du langile edo funtzionarioaren izaera juridikorik sortuko, Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 11. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezartzen denarekin bat. Beraz, ikasleek ez dute inolako ordainsaririk jaso ahal izanen prestakuntza jardueraren truke, ez eta horretatik sor daitezkeen emaitzen truke ere.

2. Enpresa edo erakunde laguntzaileak ezin du plantillako lanposturik bete prestakuntzan ari den ikasle batekin. Soldatapeko zerbitzu harremana ezartzen bada, ikaslearentzat lantokiko prestakuntza amaitu dela ulertuko da. Enpresa edo erakunde laguntzaileak horren berri eman beharko dio ikastetxeko arduradunari, eta honek Hezkuntza Departamentuari, Lan Ikuskaritzaz arduratzen den organismoari jakinaraz diezaion.

3. Lantokiko prestakuntzako modulua egiten ari diren ikasleentzako istripu aseguruen araubidea eskola aseguruaren arloko arau indardunek eta aseguru horren mutualitatearen estatutuek ezarritakoa izanen da, eskola aseguruaren aplikazio esparruan lanbide heziketako ikasleak ere sartzen dituen abuztuaren 13ko 2078/1971 Dekretuan xedatutakoarekin bat (1971ko irailaren 18ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala").

Nafarroako Gobernuak aseguru poliza bat kontratatuko du, ikasleek lantokiko prestakuntza jardueretan ari direla gertatzen diren istripuak, erantzukizun zibila eta makineriaren edo ekipamenduaren kalte guztiak estaltzeko.

Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetako ikasle guztiak hartuko ditu poliza horrek, lantokiko prestakuntzako modulua egiten duten bitartean.

IV. kapitulua

Antolaketa eta metodologia

8. artikulua. Lantokiko prestakuntza egiteko egutegia.

1. Erdi eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleek lanbide gaitasuneko maila zehatz bat eduki beharko dute lantokiko prestakuntzako modulua egiten hasi aurretik. Baldintza hori, funtsean, lotuta dago modulu horren helburuekin, ikasleak ikastetxean bereganatutako lanbide gaitasunen alderdi nabarmenenak egiazko lan egoeretan eta enpresaren partaidetzarekin ebaluatzeari dagokionez.

2. Ikasleak lantokian izanen duen prestakuntzako lanaldia eta egutegia prestakuntza garatzen duen enpresako atal edo departamentuan lan egiten duten langileenen antzekoak izanen dira, justifikatutako salbuespenekin. Horiek betetzea enpresak izendatutako arduradunak kontrolatuko du.

3. Lantokiko prestakuntzako moduluaren iraupena Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean heziketa zikloetako curriculumak ezarri eta garatzen dituzten foru dekretu bakoitzean adieraziko da.

Heziketa zikloetako lantokiko prestakuntzako modulua egiteko aldiak hauek dira:

-Ikastetxean irakaskuntzak ekainean amaitzen diren heziketa zikloen kasuan, lantokiko prestakuntza modulua hurrengo ikasturteko lehen hiruhilekotik aurrera garatuko da.

-Gainerako heziketa zikloetan, modulu hau bigarren mailako hirugarren hiruhilekoan garatuko da.

4. Lantokiko prestakuntzako modulua antolaketa teknikoa edo lan jarduera bereziak oso testuinguru zehatzean betetzen diren ekoizpen sektoreetan egiteko, ikastetxeak eskatu ahal izanen du modulu hau aurreko puntuan zehaztutakoak ez diren beste aldi batzuetan egitea, betiere bermatzen badira Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman lanbide heziketaren antolamendua arautzen duen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritako helburuak.

Hezkuntza Departamentuak aurrez baimendu beharko dituen salbuespeneko kasuak hauek dira:

-Jarduera urtaroak baldintzatua duten ekoizpen sektoreak.

-Lantoki gutxi dituzten eremu geografikoak.

-Heziketa zikloari datxezkion baldintzak.

5. Lantokiko prestakuntzako moduluaren aldiak aldatzeko baimena eskatzeko, ikastetxeek, Eskola Kontseiluak horren berri izanik (edo Gizarte Kontseiluak, ikastetxe integratuen kasuan), eskatutako aldaketarako arrazoiak azaltzen dituen eskaera arrazoitu bat igorriko dute Lanbide Heziketaren Zerbitzura, moduluaren programazioa, egutegia, proposatutako ordutegia eta tutore jarraipena eta kontrola egiteko baldintzak zehaztuta. Zerbitzu horrek ebatziko ditu eskaerak, eta hartutako erabakien berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzuari.

6. Lantokiko prestakuntzako moduluan sartzerik izan ez duten edo ebaluazioan ezgai kalifikazioa jaso duten ikasleentzat aldi bereziak ezarri ahalko dira, baldin eta ikastetxeko tutoreak ikasle horien jarraipena egin badezake.

9. artikulua. Lantokiko prestakuntzaren programazioa.

1. Lantokiko prestakuntzako moduluaren programa zenbait prestakuntza/ekoizpen jarduerak osatzen dute, denboran eta espazioan ordenatuak, ikasleak curriculumean ezarritako praktikaldian bete beharrekoak. Jarduera horiek tituluaren profilaren gainekoak dira, eta modulu horrek atxikiak dituen ikasketa helburuak erdietsi eta ebaluatzeko oinarria izanen dira.

Heziketa programa bakoitzean, I. eranskinean jasota dagoen bezala, elementu hauek egonen dira:

-Lantokiko prestakuntzako moduluaren ikasketa helburuak, lantoki bakoitzean lortu beharrekoak.

-Eskatzen den lanbide gaitasuna erdietsi edo, kasua bada, osatzeko bide ematen duten ekoizpen jarduerak.

-Ikasleak jarduera bakoitza beteko duen arloa edo departamentuak.

-Jarduera bakoitzerako bidezkoak diren ebaluazio irizpideak. Irizpide horiek lantokiko prestakuntzako moduluruko ezarritakoetatik atera eta kasu bakoitzeko lan egoera zehatzetara egokituko dira.

2. Heziketa programa hori egiteko honako hau hartuko da kontuan:

a) Lantokiko prestakuntzako moduluaren ikasketa emaitzak, edukiak eta ebaluazio irizpideak, titulu bakoitzerako zehaztutakoak.

b) Kasuan kasuko lantokiaren baliabideak, antolaketa eta ekoizpen edo zerbitzu prozesuen izaera.

3. Ikastetxearen eta enpresaren artean adostutako jarduerak, heziketa programa osatzen dutenak, honako hau behar dute:

-Lanbide profilari dagozkion lan egoerak hartzea erreferentzia gisa, eta oinarritzat, berriz, lantokiko prestakuntzako moduluaren edukiak.

-Prozesu logiko eta errealekin bat etortzea, aldez aurretik ezarriak izan eta burutzeko modukoak.

-Enpresaren ekoizpen prozesuak berezkoak dituen bitartekoak eta instalazioak erabiltzeko aukera ematea.

-Beharrezkoa den dokumentazio teknikoaren erabilera baimentzea.

-Enpresa barruan, lanbide profilarekin bat datozen lanpostu edo atal desberdinetan txandaka lan egiteko aukera ematea.

-Ikasleari ahalmena ematea, kontrolpean, gerta daitezkeen gorabeheren aurrean erabakiak har ditzan.

-Lanbide profilak atxikiak dituen trebetasunak eskuratzeko garrantzirik ez duten zeregin errepikakorretan ez aritzea.

4. Lantokiko prestakuntzako moduluaren heziketa programa Lanbide Arloaren Departamentuak heziketa ziklo bakoitzerako prestatutako proiektu orokorretik abiatuta garatuko da.

Ikastetxeko tutoreak proposatuko dio enpresak izendatutako arduradunari lantokiko prestakuntzako moduluaren programazioa, egutegia eta ordutegia, eta bien artean adostuko dira. Lan hori egiteko beharrezkoa da tutoreak aldez aurretik ezagutzea enpresaren ezaugarriak.

5. Ikasleek enpresa edo erakunde laguntzaileetan ikasleek egin behar duten lantokiko prestakuntza lehenago adierazitako heziketa programari lotuko zaio. Programa horiek Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eta Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuaren esku egonen dira.

10. artikulua. Lantokiko prestakuntzaren jarraipena.

1. Behin lankidetza hitzarmena izenpetu eta heziketa programa batera adostuta, ikasleak lantokiko prestakuntzako modulua egiten hasiko dira, erabakitako aldian.

2. Ikastetxeko tutoreak, enpresaren arduradunak lagunduta, jakinaraziko dio ikasleari ez duela lan edo kontratu harremanik enpresarekin eta, enpresan egin behar duen denboran, bertako arauak bete beharko dituela: higiene pertsonala, presentzia, itxura fisikoa, diziplina eta portaera. Era berean, azpimarratu eginen da laneko segurtasun arauak betetzeari dagokion guztia, lantokia zein ekoizpen edo zerbitzu sektoretakoa den, arau horiek alegia.

3. Enpresak lantokiko prestakuntzako moduluaren jarraipena egiteko izendatutako arduradunaren erantzukizuna izanen da ikasleak bete dezan erabakitako heziketa programa. Horretarako, hitzarmenean ezarritakoari jarraikiz, prestakuntzako lanpostua enpresan dauden bitartekoen arabera antolatuko du, ikasleen jarduerak koordinatu eta haien jarraipena eginen du, eta haien kontsultei erantzunen die, enpresan egiten duten denboran.

4. Enpresaren arduradunak txosten bat emanen du, lantokiko prestakuntzako modulua amaituta, ikaslearen ebaluaziorako aintzat hartuko dena. Txosten hori egiteko, heziketa programa hartuko du oinarritzat, eta jarraipen eta ebaluazio dokumentuak ere. Txostena ikaslearen ikasketa espedienteari atxikiko zaio; haren eredua II. eranskinean dago.

5. Ikastetxeko tutoreak egutegi bat prestatuko du, ikasleek lantokiko prestakuntzako modulua garatzen duten enpresa edo entitate laguntzaileetara bisitan joateko. Bisita horiek hamabostean behin gutxienez eginen dira, eta lantokiko arduradunarekin jarraipenari buruz hitz egiteko eta ikasleek betetzen dituzten jarduerak zuzenean ikusteko erabiliko dira.

Lantokiko prestakuntzako moduluaren jarraipena, kontrola eta ebaluazio zuzena egiteko, tutoreak ikasle bakoitzaren heziketa programa edukiko du, alde batetik, eta bestetik enpresaren arduradunarekin izandako bileretan eta tutoretza saioetan hartutako oharrak jasotzen dituzten dokumentuak.

6. Ikastetxeko tutoreak, Lanerako Prestakuntza eta Orientazio moduluko irakasleak lagunduta, tutoretza saio bat eginen du hamabostean behin ikastetxean, bere ikasle guztiekin, lantokiko prestakuntzako moduluaren garapena aztertzeko gehienbat.

7. Ikasleak bere heziketa programa edukiko du lantokiko prestakuntzako modulua egiten duen bitartean. Era berean, egunero egiten dituen jarduerak jaso beharko ditu asteko parteetan eta kontrol orrietan, hurrenez hurren III. eta IV. eranskinetan ageri diren horietan.

8. Zikloko irakasle taldeak, tutoreak txostena egin ondoren, lantokiko prestakuntzako modulua bukatutzat eman dezake, ikasleen errendimendua edo portaera benetan desegokiak baldin badira. Neurri horrek ikastetxeak diziplina espedientea irekitzea ekar dezake, eta haren ondorioz ikasleari ezgai kalifikazioa emanen zaio.

9. Kanpoko lanbide jardueren departamentuko buruak txosten bat eginen du urtero, eta zuzendariari emanen dio ikastetxeko gobernu organoetan aurkezteko.

Txosten horretan islatuko da lantokiko prestakuntzako moduluen garapena, alderdi hauetan:

-Enpresekin izandako harremanak.

-Modulu hauetarako programatutakoa noraino bete den adierazteko datuak.

-Ikasleen jarraipenarekin lotutako alderdiak.

-Ebaluazioaren emaitzak

-Izandako arazoak.

-Hobetzeko proposamenak etab.

Datu horiek guztiak ikastetxeko urteko memorian sartuko dira.

Txosten horren kopia bana Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko dira.

10. Ikastetxe bakoitzak ikasle tituludunei eta haien laneratzeari buruzko datuen laburpena prestatuko du. Datu horiek, ikasketak urte naturalean amaitu dituzten Heziketa Zikloetako tituludunenak, abenduaren 31 baino lehen igorri beharko dira, Lanbide Heziketa eta Enpresaren Atalera.

11. artikulua. Lantokiko prestakuntzaren ebaluazioa.

1. Lantokiko prestakuntzako moduluaren helburua titulurako ezarritako lanbide gaitasuna lortu eta frogatzea denez, modulu honetan erabilitako ebaluazio teknikek eta tresnek bide eman behar dute egiaztatzeko, egiazko lan egoeretan, ikasleak behar besteko gaitasun maila erdietsi duela.

2. Lantokiko prestakuntzako moduluaren amaierako ebaluazioa heziketa zikloko tutoreak eginen du, ikasleen prestakuntzaren jarraipena egiteko enpresak izendatutako arduradunaren laguntzarekin. Ebaluazio horren oinarria tutoreak ikasleaz egindako jarraipena eta enpresako prestakuntza arduradunak emandako txostena izanen dira.

3. Txostena egiteko, enpresak izendatutako arduradunak ikasleen lanbide gaitasuna ebaluatzeko erabili beharko duen erreferentzia esparrua izanen da lantokiko prestakuntzako moduluaren heziketa programan finkatu ziren ikasketen emaitzak eta ebaluazio irizpideak. Era berean, txosten horretan baloratu beharko dira egindako jarduerak, kontuan hartuta bai jarrerari dagozkion alderdiak bai gaitasun eta trebetasunei dagozkienak.

4. Lantokiko prestakuntza enpresa edo lantoki batean baino gehiagotan egiten bada, haietako bakoitzari buruzko txostena eskatuko da, eta modulua gainditzeko txosten guztien balorazio orokorrak aldekoa izan beharko du.

5. Lantokiko prestakuntzako moduluaren kalifikazioa gai/ez gai izanen da. Ikasleak ez badu gainditzen lantokiko prestakuntzako modulua, behin bakarrik errepikatu ahal izanen du.

6. Aurreko puntuarekin lotuta ezarrita, lantokiko prestakuntzako modulua ebaluatzeko bi deialdi erabili ahal izanen dira, gehienez ere, heziketa ziklo bakoitzean, bi deialdiak ikasturte berean baliatzeko aukerarekin.

12. artikulua. Lantokiko prestakuntzako modulutik salbuestea.

1. Laneko praktikarekin bat datorrela-eta, lantokiko prestakuntzako modulutik osorik nahiz zati batean salbuetsi ahal izanen da, betiere frogatzen den esperientziarekin agerian gelditzen bada modulu horri dagozkion ikasketa emaitzekin lotutako ezagupen nahikoa dela. Frogatutako esperientzia urtebeteko lanaldi osoko lanari dagokiona izanen da, gutxienez, betiere lotuta baldin badago modulua bere barnean hartzen duen heziketa zikloarekin.

2. Aurreko atalean aipatzen den lan esperientzia honako agiri hauen bidez frogatuko da:

Soldatapeko langileen eta langile autonomoen edo bere kontura ari direnen kasuan.

a) Lan esperientzia hartu duten enpresaren edo erakundearen ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Bere kontura ari diren langileen kasuan, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea, urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez, eta jarduera adierazgarrienei buruz interesdunak egindako aitorpena.

b) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria, kotizazio taldea eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira edo, bestela, zuzenbidearen araberakoa den beste edozein frogabide.

Boluntario edo bekadun gisa aritu diren pertsonen kasuan.

Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

13. artikulua. Lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteko prozedura.

1. Salbuespenerako eskaera matrikulatuta dagoen ikastetxean aurkeztuko du interesdunak.

2. Ikastetxe pribatu batean matrikulatuta egonez gero, hark igorriko du eskaera eskatzailearen ikasketa espedientea dagoen Bigarren Hezkuntzako Institutura edo Ikastetxe Bateratura. Eskabideari aurkeztutako agirien kopia erantsiko zaio, eta ikastetxe pribatuko zuzendariak izenpetutako txosten bat, lantokiko prestakuntzako moduluari dagozkion ikasketa emaitzak erdiesteko enpresan egin diren jardueren egokitasunari buruzkoa.

3. Salbuesteko eskaera, aurkeztutako agiri guztiekin batera, honako hauek osatutako batzorde batek ebaluatuko du:

  • Ikasketaburua.
  • Idazkaria.
  • Kanpoko Lanbide-jardueren Departamentuko burua.
  • Kasuan kasuko Lanbide Arloko Departamentuko burua.

4. Erabakiak akta batean jasoko dira, lanbide modulutik osorik nahiz zati batean salbuesteko proposamenarekin batera, bidezkoa bada. Salbuespena hein batekoa baldin bada, egin beharreko praktiken programazioa eta iraupena zehaztuko dira, bai eta erdietsi beharko diren ikasketa emaitzak ere.

5. Lantokiko prestakuntzako modulua egiteko ikasketa baldintza betetzen badira, salbuespena akta batean aitortuko du kasuan kasuko bigarren hezkuntzako institutuko edo ikastetxe bateratuko zuzendariak, prozedura honi jarraikiz:

a) Salbuespena osoa denean, eskatzailearen ikasketa espedientean hala dela jasotzeko jarraibideak emanen dira, SALBUETSITA idatziz.

b) Hein bateko salbuespena denean, zuzendariak ikasleari jakinaraziko dio batzordeak hartutako erabakia, eta halaber egin behar duen lantokiko prestakuntzaren zatia gara dezan hartu den erabakia.

c) Ikastetxe pribatu bat denean, zuzendariak ikastetxe horretara igorriko du salbuesteko eskaeraren emaitza.

6. Ikasleak aurkeztutako dokumentazioa eta salbuesteko prozesuan prestatutakoa ikasketa espedientean artxibatuko da.

14. artikulua. Lantokiko prestakuntza, lana-prestakuntza modalitatean.

Lana-Prestakuntza modalitatean ematen diren heziketa zikloetan matrikulaturik dauden ikasleak prestakuntzan ari diren langiletzat hartuko dira. Beraz, kasu horietan, lantokiko prestakuntzako modulua langile horiek eta kontratua egiten duen entitateak izenpetutako kontratuak atxikia duen lan praktikora ekarriko da.

Horri dagokionez, entitate horiek langileak kontratazioaldian betetako jarduerei buruzko txosten zehatz eta baloratua emanen du, ebaluazio batzordeak jakin dezan jarduera horiei esker eskuratu ote dituen tituluaren lanbide gaitasunak eskatzen dituen gaitasunak, lantokiko prestakuntzako modulutik osotara nahiz hein batean salbuestea erabakitzeko.

V. kapitulua

Lantokiko prestakuntza beste herrialde batzuetako lantokietan egitea

15. artikulua. Lantokiko prestakuntza atzerriko enpresetan.

1. Lanbide heziketako Heziketa Zikloetan ari diren ikasleek aukera izanen dute lantokiko prestakuntzako modulua beste herrialde batzuetan egiteko, aitorpen ofiziala duten Europako programen bidez edo herrialde horietako enpresa edo erakundeekin lankidetza hitzarmenak izenpetuz.

2. Lantokiko prestakuntzako modulua egiteko, beste herrialde batzuetako enpresetan egonaldiak sustatzen dituzten zentro edo erakundeek prestakuntza akordioak ezarriko dituzte atzerrian ikasleak hartzen dituzten entitateekin, proiektuarekin zerikusia duten eragile guztiak barne hartuta: parte hartzen duen ikastetxea edo ikastetxeak, ikasleak jasoko dituzten enpresak, parte hartuko duten ikasleak eta harrerako herrialdean koordinatzen arituko den bazkidea, baldin badago.

3. Era berean, sustatzaileek honako konpromiso hauek hartzen dituzte, akordioan islatu edo erantsiko direnak:

-Informazio eta hautaketa prozesu bat egitea, lanbide gaitasunetan eta alderdi akademikoetan eta pertsonaletan oinarrituta.

-Parte-hartzaile bakoitzari bere lanbide ezaugarriekin lotuta dagoen enpresa bat esleitzea.

-Prestakuntza programa bat egitea, foru agindu honen 9. artikuluan aipatzen diren ezaugarriekin.

-Nazioarteko estaldura duen istripu eta erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzea.

-Parte-hartzaileen bidaietarako, ostaturako eta, beharrezkoa bada, hizkuntz eta kultur prestakuntzarako laguntza logistikoa ematea.

4. Sustatzaileek Hezkuntza Departamentuko Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte agiri horiek, lantokiko prestakuntza atzerrian egiteko baimena eman dezan hura hasi baino lehen. Baldintza hori bete gabe, ikasleen jarduerak atzerriko enpresetan ez dira lantokiko prestakuntzako moduluko jardueratzat hartuko.

5. Parte hartzen duten ikasleek dokumentu bat sinatu beharko dute, non konpromisoa hartuko baitute enpresek eta harrerako herrialdeek ezarritako jokabideak eta arauak errespetatzeko.

6. Prestakuntzako Akordioan ezarritakoa edo aurreko puntuan adierazitakoa bete ezean, parte hartzen duten ikasleak egotzi ahal izanen dituzte prestakuntza jardueratik eta, horren ondorioz, lantokiko prestakuntzako moduluan EZ GAI kalifikazioa jasoko dute. Era berean, EZ GAI kalifikazioa jasoko dute atzerriko prestakuntzaldia sustatzailearen baimenik gabe bertan behera uzten duten ikasleek. Kasu horietan, ikasleek bere gain hartu beharko dituzte atzerrian egindako egonaldiak eragindako gastu guztiak.

16. artikulua. Atzerriko lantokiko prestakuntzako moduluaren jarraipena.

1. Lantokiko prestakuntzako moduluaren jarraipenerako, atzerrian egiten duten ikasleen kasuan, lanbide heziketako ikastetxeak izendatutako tutoreek aldizka harremanetan jarri beharko dira haiekin. Horretarako, komunikatzeko bide eraginkorrak adostu eta erabiliko dira, hala nola, telefonoa, posta elektronikoa eta abar.

2. Lantokiko prestakuntza beste herrialde batean egiteak dituen berezitasunak kontuan hartuta, ikastetxeko tutoreak jarraipen egokia egin dezan, ikaslearen lan prozedura hau izanen da:

-Asteko txostenak betetzea, harrerako herrialdeko lan hizkuntzan, enpresako tutoreak gainbegira ditzan. Parte hartu duen ikasleak ikastetxean aurkeztu beharko ditu txosten horiek, enpresak sinatu eta zigilatuta.

-Ikastetxeko tutorearekin jarraipen telematikoa egiteko asteko txostenak betetzea.

-Hilean behin txosten bat ematea, prozesu telematikoen bidez, proiekturen erakunde sustatzailearentzat, ikastetxea bera ez denean sustatzailea.

17. artikulua. Atzerriko lantokiko prestakuntzako moduluaren ebaluaziorako neurriak.

Prestakuntzaldi honen ebaluazioa LHko ikastetxeko egutegian horretarako ezartzen diren ohiko saioetan eginen da.

Jarraipeneko asteroko txostenen balorazioez gain, prestakuntzaldia ebaluatzeko dokumentazio hau ere eduki beharko da:

-Lanpostuko asistentziaren kontrola, enpresako tutoreak gainbegiratua.

Egonaldiaren amaierako ebaluazioa, enpresako tutoreak egina (ikasleak ikastetxeari eta proiektuaren sustatzaileari emanen die, sinatu eta zigilatuta).

Atzerriko lantokiko prestakuntzako modulua aitorpen ofiziala duten Europako programen bidez egiten bada, ebaluazioaren arduradunek ziurtatu beharko dute ikasleek bete dituztela Europako programa horiek arautu eta gainbegiratzen dituzten erakundeek eskatutako memoriak edo txostenak.

VI. kapitulua

Bestelako xehetasunak

18. artikulua. Ikastetxeko gastuen urteko aurrekontuan, lantokiko prestakuntzako moduluaren programazioak, jarraipenak eta ebaluazioak ekarritako gastuei erantzuteko behar diren kopuruak ezarriko dira.

19. artikulua. Foru agindu honen 6. artikuluan ezarritakoa betetzeko izenpetutako hitzarmenarekin bat, enpresak informazioa emanen die langileen ordezkariei lantokiko prestakuntzako moduluaren programazioaren edukiaz, egiteko baldintzez, egutegiaz eta ordutegiaz, ikasleen kopuruaz eta betetzen den lantokiez.

20. artikulua. Foru agindu hau aplikatzekoa da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe pribatu itunduei eta itundu gabekoei, lantokiko prestakuntzako moduluan ari diren ikasleak dituztenei; ikastetxe horiek moduluaren programazioari, gainbegiratzeari eta ebaluazioari dagozkien eginkizunak betetzeko behar diren irakasle taldeak edukiko dituzte.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.-Nafarroako Foru Komunitatean Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzen antolamendu, garapen eta ebaluazioaren gaineko araudi berariazkorik ezarri bitartean, enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoko aldia, irakaskuntza horien curriculumeko parte dena, foru agindu honetan xedatutakoari jarraikiz eginen da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Indarrik gabe gelditu da uztailaren 15eko 269/1997 Foru Agindua, Hezkuntza eta Kulturako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean lantokiko prestakuntzako moduluaren garapena eta lanbide heziketa Berariazkoan, Arte Plastikoetan eta Diseinuan irakaskuntzetan sartutako enpresa, estudio edo tailerretako prestakuntza praktikoko aldia, hurrenez hurren, arautzen dituena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio behar diren jarduketa guztiak eman ditzan foru agindu honetan xedatutakoa aplikatu eta garatzeko.

Bigarrena.-Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko apirilaren 2an.-Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

I. ERANSKINA

Heziketa programa

Entitate laguntzailean garatu beharrekoa:

Ikasle hauenak: ........................................................

Heziketa zikloa: ............................................................

Lanbide arloa:

Gradua: , LParen iraupena: ..........................

IKASKUNTZAREN EMAITZAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK

(Atal honetan ikaskuntzaren emaitzak, behar bezala zenbakituak, eta ebaluazio irizpideak agertuko dira, alegia curriculumaren LParen modulua osatzen dutenetatik ikastetxeko eta entitate laguntzaileko arduradunak adostuta hautatu dituztenak)

JARDUERAK ETA EDUKIAK

DEP. /ATALA

DENBORA,

GUTXI GORABEHERA

Data ....../ ......./ .......

ENPRESAKO ARDURADUNA

(Sinadura eta zigilua)

IKASTETXEKO TUTOREA

(Sinadura eta zigilua)

II. ERANSKINA

Ebaluazioa

Ikaslea: ..............................................................................................

Heziketa zikloa: ..................................................................................

Enpresa: ............................................................................................

Enpresan egindako ordu kopurua: .....................................

ALDERDIAK

BALORAZIOA (*)

JARRERA

B

O

N

T

OT

Asistentzia

Puntualtasuna

Erantzukizunerako sena

Ekimena

Taldeko lana

Ikaskuntzarekiko interesa

EMAITZAK

B

O

N

T

OT

Aurretiazko ezagupenak

Praktiketan bereganatutakoa

Lanaren antolaketa eta planifikazioa

Lan erritmoa

Egindako lanen zehaztasuna eta kalitatea

Ikaskuntzarekiko interesa

Oharrak, orientabideak:

ENPRESAKO ARDURADUNA

(Sinadura, zigilua eta data)

(*) Bikaina, Ona, Normala, Txarra, Oso txarra

III. ERANSKINA

Ikaslearen asteko partea

Ikaslea: .............................................(e)ko ..............aren ...........(e)tik

Heziketa zikloa: .................................(e)ko .............aren ......(e)ra bitarteko astea

Enpresa:

DATA

JARDUERA

OHARRAK

(zailtasunak, gorabeherak etab.)

DENBORA

Enpresako arduradunaren oharrak:

ENPRESAKO ARDURADUNA

(Sinadura, zigilua eta data)

IV. ERANSKINA

LParen moduluan egindako orduen jarraipena

*

1. HIRUHILEKOA

2. HIRUHILEKOA

3. HIRUHILEKOA

4. HIRUHILEKOA

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

Guztira

Enpresako arduradunaren oharrak:................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................................

(*) Egunean egindako ordu kopurua adierazten du

F0913664

Iragarkiaren kodea: F0913664