II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERRIBERRI
Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa
Erriberriko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du:
Udalean badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa.-Aldaketa egitea jarraian ematen diren fitxategietan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean daude jadanik inskribaturik, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:
Fitxategiaren izena: Pertsonen fitxategi orokorra.
Egiten den aldaketa:
- Xedea: Fitxategiaren xedea da kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa egitea, eta argibideak ematea administrazio prozedurez eta agirien sarrera eta irteeren erregistroaz.
- Datuen lagapena: Nafarroako Gobernuari: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.
Bigarrena.-Udalak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, eta ebazpen honen bidez indarra hartzen dute:
FITXATEGIAREN IZENA |
Zergak kudeatzeko fitxategia |
Katastroaren fitxategia |
Lizentzien fitxategia |
Eranskina: fitxategien deskribapena |
ZERGAK KUDEATZEKO FITXATEGIA |
Deskripzioa | Borondatezko epean eta premiamendu bidez kobratzen diren udal zergei buruzko fitxategi mistoa |
Inskripzio kodea | | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Borondatezko epean eta premiamendu bidez kobratzen diren udal zergen kudeaketa. |
Ukituak | Udalerrian ondasunen bat duten pertsonak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Eskuz esku edo faxez helarazitako inprimakiak |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Unitate arduradunak | Toki erakundea. |
Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak | Udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
X | Sinadura edo hatz-marka digitala |
GIZARTE INGURUABARRAK |
X | Jabetzak/ondasunak |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Bankuko datuak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
X | Negozioko jarduerak |
X | Merkataritzako lizentziak |
TRANSAKZIOAK |
X | Harturiko ondasun eta zerbitzuak |
KATASTROAREN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Udal katastroa kudeatzeko fitxategi mistoa |
Inskripzio kodea | | Maila | Ertaina |
Xedeak eta erabilerak | Udal mugapeko ondasun higiezinen katastroa eguneratua egotea |
Ukituak | Udalerrian ondasun higiezinak dituzten jabeak |
Datuak nola biltzen diren | Jabetzaren egiaztagirien kopia ekarrita |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Agirien fotokopia |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurraldearen Aberastasunari: Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko abenduaren 21eko 12/2006 Foru Legea. Gizarte Segurantza: Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Unitate arduradunak | Toki erakundea. |
Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak | Udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
X | Sinadura edo hatz-marka digitala |
GIZARTE INGURUABARRAK |
X | Jabetzak/ondasunak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
X | Negozioko jarduerak |
TRANSAKZIOAK |
X | Harturiko ondasun eta zerbitzuak |
LIZENTZIEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Udal lizentzien espedienteen fitxategi mistoa |
Inskripzio kodea | | Maila | Oinarrizkoa |
Xedeak eta erabilerak | Udal lizentzien eskaera eta kontzesioari dagozkion datuak biltzeko fitxategia |
Ukituak | Behar den lizentzia eskuratzeko eskatzen duten bizilagun eta herritarrak |
Datuak nola biltzen diren | Interesdunek edo legezko ordezkariek emanda |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Bete beharreko inprimakiak |
Datuen komunikazioa | Nafarroako Gobernuari; 4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea |
Nazioarteko transmisioak | Ez da halakorik eginen |
Unitate arduradunak | Toki erakundea. |
Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak | Udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
X | Sinadura edo hatz-marka digitala |
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK |
X | Bankuko datuak |
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK |
X | Negozioko jarduerak |
X | Merkataritzako lizentziak |
Hirugarrena.-Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
Laugarrena.-Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Erriberrin, 2009ko martxoaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0912768