51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LODOSA

2009ko aurrekontua (2008tik luzatua). Behin betiko onespena

Udalaren 2009ko aurrekontuko (2008tik luzaturiko hartako) lehen aldaketa 2009ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran onetsi zuen Udalak hasiera batean, eta hari buruzko ediktua 2009ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betikoz onetsi dela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Behin aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:

GASTUAK:

6. kapitulua.-Xedea: Inbertsio errealak. Gaurkoa: 34.000,00 euro. Aldaketak: 210.000,00 euro. Ondokoa: 244.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak. Gaurkoa: 0,00 euro. Aldaketak: 210.000,00 euro. Ondokoa: 210.000,00 euro.

Lodosan, 2009ko martxoaren 27an.-Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0912752