II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko desjabetzea
CADREITA
Nahitaezko desjabetzea
Cadreitako Udaleko alkate udalburu Alfonso Montori Pratek, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:
Cadreitako Udalak, 2008ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera eman zion Cadreitako 1. poligonoko 1311. lurzatian bi etxebizitza eta haien eranskinak nahitaez desjabetzeko espedienteari, onetsi zuen horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta deklaratu zuen delako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, eta jendaurrean eduki zituen hamabortz egunean.
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda hori behin betikoz onetsi zuen Cadreitako Udalak, 2009ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioa ebatzi bidenabar. Onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
Orobat, Nafarroako Gobernuak, 2009ko martxoaren 23ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa.-Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2009ko maiatzaren 12an Cadreitako Herriko Etxera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egitera, eta hala bada, behin betiko okupaziokoak.
Bigarrena.-Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edota notarioa ekar ditzakete, haien kontura.
Hirugarrena.-Jasone Goikoetxea Iriberri, Itziar Calvo Oteiza eta Alazne Sueskun Erauskin Administrazioko peritu izendatzea.
Laugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
Cadreitako Udaleko alkate udalburuak erabaki, agindu eta sinatu du, eta nik hala dela egiaztatu.
Cadreitan, 2009ko apirilaren 7an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.
ERANSKINA
Okupatu aitzineko aktak, Cadreitako 1. poligonoko 1311. lurzatian bi etxebizitza eta haien eranskinak nahitaez desajebetzeko espedientean.
(Cadreitako erregistroko 3760 eta 3762. aktak)
Aktak egiteko tokia: Cadreitako Udala. Eguna: 2009ko maiatzaren 12a. |
Hitzordua | Titularrak | Poligono zk. Cadreita | Lurzatiaren zenbakia |
10:00 | Fernando Ria Preciado eta Ana Erro Azanza. Las Navas, 8. 31515 Cadreita (Nafarroa) | 1 | 1311 |
Iragarkiaren kodea: L0913458