51. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

111/2009 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Doneztebeko Udalaren "Agorreta" Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, eskaintzen dituen ikasketak aldatu dituelako.

Ikusirik Oscar Mindeguía Bidegain jaunak, Doneztebeko Udalaren Musika Patronatuko buruak, herri horretako Udalaren "Agorreta" Musika Eskolan Bateria musika-tresnaren espezialitatea emateko baimena lortzeko eta Perkusioa musika-tresnari dagokiona deuseztatzeko eskaera dela-eta irekitako espedientea.

Kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoa (1993ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa).

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Doneztebeko Udalaren "Agorreta" Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31005322) Bateria musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko eta Perkusioa espezialitatea kentzeko, hori dena 2008-2009 ikasturtearen hasieratik aurrera.

2. Hemendik aurrera, eskolak 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen den oinarrizko eskaintzako ikasketak emateko baimena izanen du, hiru arloetakoak. Musika-tresnen arloan espezialitate hauek eskainiko ditu: akordeoia, bateria, klarinetea, gitarra, gitarra elektrikoa, panderoa, saxofoia, tronpeta, trikitixa eta txistua.

3. Departamentuaren baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuaren 20. artikuluarekin bat, eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela ebazpen honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8. Ebazpen hau igortzea Doneztebeko Udalaren Musika Patronatuko buruari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2009ko martxoaren 5ean.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F0911671