48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AZKOIEN

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 30eko bilkuran hartu erabakiaren bidez, Azkoiengo Udaltzaingoko kabo lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen, eta 2008ko abenduaren 22ko Udalaren Gobernu Batzarrak hartu erabakiaren bidez, berriz, deialdiko baremoa aldatu zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 27.1 artikuluan xedatuarekin bat eta deialdi honetako 4. oinarriari jarraikiz, bidezko da behin-behineko zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, hartara, izangai baztertuei aditzera ematea argitaratu ondoko hurrengo hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

1.-Juan Manuel Rubio Berrendero.

2.-Fernando Pérez Pérez.

Baztertuak:

1.-Pablo Basoco Pascual.

Ez du frogatu udaltzain gisa hiru urteko zerbitzualdia duenik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2009ko martxoaren 5ean.-Alkate udalburua, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0911970