48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AZKOIEN

Azkoiengo Udalaren bulegoetako egutegia 2009rako

Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Azkoiengo alkateak honako erabaki hau hartu duela:

1.-Onestea Azkoiengo Udalaren bulegoetako langileen 2009ko egutegia; ez dute lan egin beharko lanegun hauetan:

-Maiatzaren 2a.

-Irailaren 8tik 12ra. Herriko bestak.

-Abenduaren 26.

Era berean, urteko larunbat guztiak ez dira lanegun izanen, udaleko bulegoak irekitzeari dagokionez.

2.-Azkoiengo Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa egin da: lanaldia zazpi ordu eta hamabortz minutukoa izanen da, goizeko zazpiak eta berrogeita bortzetik arratsaldeko hiruak eta hogeita hamarrera bete beharrekoa, astelehenetik ortziralera.

3.-Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Udaleko bulegoetan: goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu bata eta erdietara, astelehenetik ortziralera.

4.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5.-Erabaki edo egintza honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aurretik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik, edo

Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik.

Azkoienen, 2009ko martxoaren 13an.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0912026