48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LORKA

Hondakinak Udalaren obra hondakindegian botatzeko
tasak arautzeko ordenantza fiskala

Kontzejuak 2008ko azaroaren 8an egin bilkuran, erabaki zen hasiera batean onestea lehen aldaketa Hondakinak Udalaren obra hondakindegian botatzeko tasak arautzeko ordenantza fiskalean

Espedientea jendaurrean egon da 30 egunean, iragarkia Kontzejuaren oholean eta 2009ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu ondoan, urtarrilaren 6an. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, eta osorik ematen da testua argitara.

Lorkan, 2009ko martxoaren 16an.-Kontzejuko burua, Laura López Galindo.

LEHEN ALDAKETA, HONDAKINAK OBRETAKO UDAL HONDAKINDEGIAN BOTATZEKO TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZA FISKALEAN

-Azken paragrafoa kentzea 4. artikulutik.

-4. artikuluari eranstea ordaintzetik salbuetsirik egon daitezela Lorkan erroldaturiko bizilagunak.

Iragarkiaren kodea: L0912040