48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGANTZI

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena Antolamendu xehakatuko determinazioak

2008ko irailaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Igantziko arau subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa puntualari buruzko espedientea, Udalaren ekimenez, Obrazko karelei buruzko ordenantza ezartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluari eta harekin bat datozenei dagokienez 91.-3. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Igantzin, 2009ko martxoaren 6an.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L0911468