48. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2008ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 23an, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko bide, ubide eta portuetako ingeniari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Gabriel Morezuelas

Igualador jauna izendatzeko proposamena aurkeztu du, bera izan baita oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia.

Iruñean, 2009ko apirilaren 7an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0913531