II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ATETZ
Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena
Atezko Udalak, 2009ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, besteak beste:
-Ikusirik Udaleko osoko bilkurak 2007ko irailaren 6an hartutako erabakia, goian aipatutako udal ordenantzako aldaketaren testua hasiera batez onetsi baitzuen.
-Ikusirik espedientea jendaurrean izan dela, iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2007ko 151. Aldizkaria, abenduaren 5ekoa) eta Udaleko iragarki oholean.
-Ikusirik jendaurreko epean aurkeztutako alegazioen edukia.
-Ikusirik, orobat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 324, 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoa.
Honako hau erabaki da:
Lehenbizikoa.-Aurkeztutako alegazioak ezestea.
Bigarrena.-Etxeko animaliak, eta bereziki zakurrak, edukitzea arautzen duen ordenantzako aldaketa behin betiko onestea.
Hirugarrena.-Erabaki hau eta ordenantzako aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
-Aldaketaren testua:
Lehen xedapen gehigarria.-Ordenantza honen indar hartzea etenik geldituko da Udalak osoko bilkuran kontrakoa erabaki arte.
Atetzen, 2009ko martxoaren 17an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L0912107